| Menu nagusia |
|
|
Web territorialak
|
|
| |
|
Estekak |
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
2008-08-14
/ 19:28
Hegoaldeko koordinadora abuztuaren
16an Bilbon |
|
| |
Iratzarri
gazte erakundeak hilabetero burutzen duen hegoaldeko koordinadoraren
asanblada ospatuko du abuztuaren 16an Bilboko egoitzan (Aretxabaleta
kalea 4, 1. solairua, Indautxu plaza) eguerdiko 12:00etatik
aurrera. Ohikoa denez, asanblada irekia izango da Iratzarriko
ekintzaile guztientzat eta Aralarko afiliatu gazteentzat.
Bilboko jaiak direla eta, gainera, hiriko iratzarriren asanbladak
kanpaina berezia prestatu du "Jai herrikoi eta partehartzaileak,
Bilbo hiritarrona" lemapean, eta jaiak irauten duen
9 egunetan hirian zehar aldarrikapen ezberdinak zabaldu
nahi dituztela argitu dute. Gainera, kanpainaren materiala
gune ezberdinetan herritarrentzat eskuragarri izango dela
adierazi dute. |
|
|
| |
2008-08-07
/ 14:16
"Kontsulta independentziarako
lehen pauso bat da, abertzaletasunak autodeterminazioaz
hitz egiten 40 urte daramatza, pausua eman dezagun" |
|
| |
Prentsaurrekoa
eskaini du Bilbon Iratzarrik Euskal Herriko gazteriak bizi
duen egoeraren inguruan, Euskal Autonomia Erkidegoan egingo
den kontsultaz eta erakundeak urrian ospatuko duen kongresuaren
inguruan hausnarketa publikoa egiteko. Fabio Gonzalez antolakuntza
koordinatzaileak, eta Leire Martinez eta Joseba Osoro Bizkaia
eta Gipuzkoako asanbladen ordezkariek kontsulta "inoiz
baino beharrezkoagoa" dela |
|
|
| |
azpimarratu
dute, eta "independentziarako lehenengo pausua"
dela adierazi. Aralarren gazte erreferentearen usteetan,
ordea, "kontsulta bera ez da nahikoa, baina honek Euskal
Herriko beste herrialdeetan antzeko ekimenak aurkeztea ekarriko
du", gainera "legebiltzarrak lege izaeraz"
onartu duela azpimarratu dute, eta "euskal jendarteari
subjektu izaera ematen diola".
Iratzarriko kideak egungo egoeraz ere mintzatu dira, eta
gazteok krisian urteak daramatzagula salatu dute; "prekarietatean
eta 1000 euro baino askoz soldata txikiagoekin". Ildo
honetan kokatu dituzte "Europar Batasunetik datozen
direktiba antisozial, arrazista eta kaltegarriak. Hezkuntzan,
Bologna prozesuarekin 40 urte atzera goaz, unibertsitatea
ezagutza bultzatzeko denon zerbitzu izatetik enpresa handien
zerbitzura egoteko tresna izatera pasako delako".
Azkenik, Urriaren 3, 4 eta 5ean "Independentzia, sozialismoa,
gazteria, PREST! lemapean Donostian ospatuko den kongresuaren
zenbait zertzelada eman dituzte Iratzarrikideek, "parte
hartze eta proposamenetara zabalik" egongo dela, "ekarpen
guztiak kontuan hartuko direla" azpimarratu dute, eta
nazioarteko presentzia ugaria egongo dela iragarri. |
|
| |
2008-07-28
/ 18:34
Iratzarri Konpostelan
egon da Dia da Patria Galegara gonbidatuta |
|
| |
Iratzarrik Dia da Patria Galegaren inguruan egindako
ospakizunetan parte hartu zuen uztailaren 24 eta 25ean
Santiago de Compostelan, Galiza
Nova gazte erakundeak egindako gonbidapenari
erantzunez. Aralarren gazte erreferenteko ekintzaileek
Festigal jaialdian eta Galizar nazioaren eguneko manifestazioetan
egoteko aukera izan zuten besteak beste. Horrez gain,
Iratzarriko kideek
isca! erakunde independentista eta sozialistako
ekintzaileekin
|
|
|
| |
egoteko
aukera izan zuten baita ere, bi erakundeen arteko adiskidetze
erlazioa bultzatzeko. Ildo berean, iragan uztailaren 19
eta 20an, Iratzarriko militante talde bat Uviéun
(Asturies) egon zen, fai!
gazte erakundearekin elkarturik, topaketaren balorazio oso
positiboa eginez. |
|
| |
2008-07-16
/ 19:17
Hegoaldeko koordinakundea
uztailaren 19an Iruñean |
|
| |
Iratzarri
gazte erakundeak Iruñean ospatuko du ohiko Hegoaldeko
koordinakundea, erakundeko ekintzaileen partehartzera zabalik
dagoen hilabeteroko asanblada. Iruñeako egoitzan
(Aduana txokoa 16-18) 16:30etatik aurrera egingo den bilera
honetan, aralarren gazte erreferenteko kideek besteak beste
"independentzia, sozialismoa, gazteria, PREST!"
lemapean urte amaieran ospatuko den kongresua izango dute
hizpide. |
|
| |
2008-07-08
/ 19:01
Iratzarrik JEVen
udako topaketetan parte hartu du |
|
| |
Pasa
den uztailaren 12 eta 13an Iratzarri gazte erakundeko zenbait
kidek Joves d'Esquerra Verdak (JEV-JIC) Vallès Oriental-en
(Herrialde Katalanak) antolatutako "Miguel Nuñez"
udako topaketetan parte hartuz zuten. Gazteria ezkertiar
independentistak ezinbestekotzat hartzen du nazioarteko
eta ezberdinen arteko harremanak sendotzea, eta etengabeko
hartu-emanaren aldeko apustua egiten du. Aralarreko gazte
erreferenteak gonbidapena eskertu nahi izan dio JEV erakundeari
eta beren lanagatik zoriondu nahi izan ditu topaketaren
emaitzengatik, eztabaida partehartzaileagatik eta 150 pertsonen
presentziagatik. |
|
| |
2008-07-08
/ 11:44
Kapitalismoaren aurka,
alternatibak eraikiz |
|
| |
Gaur
egun bizi garen merkadu-eredu kapitalistaren ondoriak pobrezia,
gosea, gerrak, migrazio masiboak, eta askoz gehiago dakarte.
Munduan, ia 4.000.000.000 pertsona 2$ baino gutxiagoarekin
bizi dira, eta eskalaren goiko partean dauden herrietan,
pobrezia, langabezia eta prekarietatea gero eta nabariagoak
dira, bereziki gazteon artean. |
|
|
| |
Iratzarriren
ustez, kapitalismoa ez da "lehenengo" eta "hirugarren" mundua
borroka baten dauden eredu bat, baizik eta gizarte modu
antisozial eta bidegabekoa, herri guztien aurkakoa, eta
dirudun gutxi batzuen onerako eraikitakoa. Herri aberatsen
eliteak biltzen dituen taldea, G-8a, kapitalismo neoliberalaren
aurpegi harro eta arriskutsuena da. Horregatik Iratzarrik
herrien alternatiba sozialista eta zabalaren apustua egiten
du, eta alternatiba honen alde lan egitera deia egiten die
Euskal Herriko gaztei. Globalizazio kapitalistaren aurka,
demokrazia globala! G8
akatu! |
|
| |
2008-07-01
/ 17:40
Iratzarri Mallorcan
izan da Joves d'Esquerra Nacionalistaren kongresuan |
|
| |
Joves
d'Esquerra Nacionalistak, Mallorcako (Països Catalans)
gazteria independentista ezkertiarrak, "Construint
l'Esquerra Nacional del Segle XXI" lemapean pasa den
asteburuan antolatutako kongresuan hartu zuen parte Iratzarrik.
Gazteria ezkertiarrak bere interesa adierazi du JENen
proiektuarekiko, eta Euskal Herrian garatzen ditugun kanpainetatik
hurbil dagoela ikusirik, gure erakunde gazteen arteko harremanak
sendotzea eta etorkizunean anaitasun bat indartzea posible
ikusi du. Iratzarrik jasotako tratu ona eta erakundearengana
izandako adeitasuna eskertu nahi izan dio Toni Trobat JENeko
ordezkari internazionalari, eta bereziki Joan Ferrà
zoriondu nahi izan du ordezkari nagusi berriaren kargua
lortzeagatik. |
|
| |
2008-06-26
/ 19:44
Ekainak 28: Lesbianak, transexualak,
gay-ak kalera! |
|
| |
Iratzarri
gazte erakundeak bat egiten du ekainaren 28an askapen les-gay-trans
(LGT) nazioarteko eguna ospatzeko deituriko mobilizazioekin.
Orain dela 30 urte Euskal Herrian (Bilbon) ospatu zen LGTon
aldeko lehenengo manifestazioa eta gaur oraindik ere homofobia
eta transfobia gazteen artean oso nabaria da. Iratzarriren
ustez ezinbestekoa da LGTren aldeko borrokarekin jarraitzea
eta horretan parte hartzea, heterosexismo eta matxismoaren
aurka. |
|
|
| |
Bestalde,
gazte erakundeak adierazi du PSOEk egindako psikitrizazioak
gaixotasun mentalatzat hartzen duela transexualitatea, eta
berriro eskatu die Euskal Herriko erakundeei egoera horren
aurka egitea. Aldi berean, lesbianen ikusgaitasun alderrikatu
du Iratzarrik. Askatasun sexuala denon borroka delako, Iratzarrik
deia egiten die gazteei antolatu diren manifestazioetan
parte hartzera. |
|
| |
2008-06-25
/ 20:00
Iratzarrik mobilizazio ziklo bat
ireki du, bere kongresuari begira |
|
| |
Aralarreko gazte erreferentearen Hegoaldeko
Koordinakundea, gazteriak jasotzen dituen eguneroko erasoen
aurrean, lan prekarieta edo hezkuntzaren merkantilizazioatik
hizkuntza eskubidetara, mobilizazio garia hasiko dela ziurtatu
du. Hori dela eta, gai sozialei buruzko kanpaina abiatuko
du udan zehar eta dagoeneko iratzarrikideek "Euskaraz askoz
hobeto!" kanpaina hasi dute, bakarrik erdaraz dauden seinalak
eta ikurrak euskaratzea aldarrikatzeko. Halaber, Nafarroako
Iratzarrik bat egin du "Nafarroa bizirik 1512-2012"
Iruñean ekinaren 28an ospatuko den manifestazioarekin.
Mobilizazioekin batera, Iratzarriren I. Kongresua urriaren
hasieran izango da eta parte hartzailea eta ezberdina izango
dela aurreratu du erakunde abertzaleak. |
|
| |
|
| |
2008-06-18
/ 13:23
Hegoaldeko koordinakundea, ekainaren 21ean
Donostian |
|
| |
Gipuzkoako
hiriburuan ospatuko da ekainaren 21ean Iratzarriren hegoaldeko
koordinakundea, erakundeko militante guztiei zabalik dagoen
hileroko asanblada. Goizean Aralarrek EHUko barriola eraikinean
egingo duen asanbladan parte hartuko dute gazteek. Koordinakundea
arratsaldeko 16:30etatik aurrera egingo da Donostiako egoitzan
(Pedro Egaña kalea 10, easo plaza). |
|
|
+
berri zaharrak |
|
|
|