|
Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira! |
|
|
|
Thursday, 05 January 2012 15:09 |
 Iratzarri gazte erakundeak bat egin du Egin Dezagun Bidea ekimenak datorren larunbaterako, urtarrilaren 7rako, euskal presoen eskubideen alde Bilbon deituriko manifestazioarekin. Azken egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak egindako adierazpenen aurrean, bere konpromisoa berretsi eta mobilizazioan modu masibo eta pluralean parte hartzeko deia zabaldu nahi du Iratzarrik, beste behin ere euskal presoei dagozkien eskubide guztiak aldarrikatzeko eta zentzu horretan berehalako pausuak exijitzeko. |
|
Gehio irakurri...
|
|
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren alde |
|
|
|
Wednesday, 28 December 2011 19:37 |
|
Elkartegintza sustatzeko eta gazteon bizi-baldintzak hobetzeko topagunea den EGK-ren aurkako eraso neurrigabea salatu dute hamaika erakunde politiko eta sozialek Bilbon.
PSEk, PPren babesarekin, 90.000 euroko murrizketa berria onartu du Eusko Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuetan. Murrizketa honen ondorioz EGK-ren lana koloka larrian dago, 2009tik aurrekontuaren %50a murriztu izanak beronen jarduera izugarri mugatu duelako. |
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarrik euskal telebista publikoak Espainiako erregeari emandako kobertura salatu du |
|
|
|
Saturday, 24 December 2011 18:05 |
 Iratzarrik salatu egin du EITBk aurten ere, Gabonak direla eta, Espainiako erregeari emandako kobertura mediatikoa. Beste hainbat eragile sozial eta politikoekin batera -Gazte Komunistak, Sare Antifaxista eta Aralar tartean- kontzentrazioa egin dute erakunde publikoak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Gazte erakunde ezkertiarrak "EITB: Etxean zaude" Euskal Irrati Telebistaren leloa erabili du monarkaren diskurtsoa guztiok ordaintzen dugun telebistaren bitartez zabaltzearen kontra protesta egiteko. |
|
Gehio irakurri...
|
|
Bilbogunera eta ManifestAKZIO feministara deitu du Iratzarrik |
|
|
|
Friday, 16 December 2011 11:38 |
 Iratzarri gazte erakundeak datorren abenduaren 17an, larunbata, Bilboko kaleetan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi die bilbotar guztiei. Alde batetik, goizeko 11:00etatik aurrera, Bilbogunearen VI. edizioa ospatuko da Arenalean, hainbat kolektibo sozialen parte hartzearekin. Iratzarri bertan izango da gune propioarekin eguerditik aurrera, bere jarduera gizarteratzeko eta beste erakundeei ezagutaratzeko asmoarekin. Halako foro ireki eta anitzen garrantzia nabarmendu nahi izan du erakunde ezkertiar eta independentistak beste behin ere. |
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarri Ipar Irlandan izan da Euskal Herriko beste hainbat gazte erakunderekin batera |
|
|
|
Thursday, 15 December 2011 12:31 |
 Iratzarri Ipar Irlandan izan zen joan den astean, Euskal Herriko beste hainbat gazte erakunderen ordezkaritza zabalarekin batera, adiskidetzea eta normalizazio politikoa bultzatzeko Lokarrik abiatu duen proiektuaren baitan. Lau egunetan zehar, Ipar Irlandako gatazka politikoa hobeto ezagutzeko eta, batez ere, egun martxan den bake eta normalizazio prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute gazteek. Zentzu horretan, adiskidetzearen alde lanean ari diren hainbat erakunderekin, indar politiko desberdinekin eta indarkeria desberdinen biktimekin bildu ziren erakundeak.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarrik borroka feministara deitu du erasoei aurre egiteko |
|
|
|
Tuesday, 22 November 2011 19:33 |
|
Iratzarrik deia luzatu nahi dio euskal gazteriari datorren azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, eta aste osoan zehar burutuko diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko. Ostiralean bertan arratsaldean manifestazioak abiatuko dira Euskal Herriko hiriburuetan: 19:00etan Donostiako Boulevard-etik, 20:00etan Bilboko Arriagatik eta Iruñako Gaztelu Plazatik, eta 20:30etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazatik.
Asko dira emakume izate hutsagatik jasaten jarraitzen ditugun biolentzia motak: fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa, politikoa, kulturala... Sistema heteropatriarkalak, eta berau zutik mantentzen duten erakunde guztiek, gogor kolpatzen gaituzte bizitzaren esparru orotan, gure bizitzen, gure gorputzen eta gure erabakien jabe izateko daukagun eskubidea zanpatuz; gu subjektu pasibotzat hartuz.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
Azaroaren 20an, bozkatu Amaiur! |
|
|
|
Saturday, 12 November 2011 10:59 |
 Amaiur osatzen duten alderdietako gazte erakundeek -Iratzarrik tartean - prentsaurrekoa eman dute Bilbon, Arriagako zubiaren aurrean, koalizioaren aldeko bozka eskatzeko. Azaroaren 20ko hauteskundeen aurrean, indar ezkertiar eta independentisten artean indarrak batzeko eta elkarlanean aritzeko konpromisoa agertu dute, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea eta beste eredu sozial bat defendatzeko. Bakegintza eta normalizazio politikoari dagokionean, gazte erakundeek azpimarratu dute espainiar eta frantziar Estatuei dagokiela orain euskal jendartearen eskaerei erantzutea eta, inmobilismoa alde batera utziz, konponbide prozesuan inplikatzea. Haien partetik, etorkizun aske eta baketsua eraikitzeko konpromiso irmoa berretsi nahi izan dute.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarrik homofobia eta xenofobiaren aurka deitutako ekimenetan parte hartu du |
|
|
|
Thursday, 10 November 2011 13:57 |
|
Azaroaren 9an, faxismoa, homofobia eta xenofobiaren aurkako borroka eguna dela eta, Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatutako mobilizazioetan parte hartu du Iratzarrik. EHGAM-ek, SOS Arrazakeriak eta Sare Antifaxistak deituta, hainbat ekimen burutu ziren atzo Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Baionan.
Gazte erakundearen ustez, patroi heterosexistek eta kontsumistek inposatzen diguten normalizazio eta asimilazio prozesuaren aurrean, badugu denon artean landu beharreko alternatiba; aniztasuna eta ezkerretik eraiki beharreko Euskal Herria.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarrik bere III. Kongresua burutu du Iruñean |
|
|
|
Sunday, 06 November 2011 11:51 |
|
Iratzarrik bere ez-ohiko Kongresua burutu zuen atzo, azaroak 5, Iruñean. Bertan, orain dela urtebete onartutako ponentzia politikoa berretsi zuten militanteek. Estatutuak eta antolaketa egitura berria ere onartu zituen gazte erakundeak.
Horretaz gain, hurrengo bi urteetako jardueraren lerro nagusiak eztabaidatu zituzten iratzarrikideek, eta egungo krisi sozial, ekonomiko eta ekologikoari aurre egiteko bestelako gizarte eredu baten premia nabarmendu. Zentzu horretan, aurkeztutako ponentzia politiko-estrategikoak bertaratuen %81eko babesa jaso zuen; Mikel Anderez eta Leire Martinez iratzarrikideak aukeratu zituzuten koordinatzaile eta koordinatzaileorde, hurrenez hurren.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
|