Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Iratzarrik positibotzat jo du ETAren erabakia, baina alde bakarreko eta behin betiko etena eskatu dio erakundeari Inprimatu Email
Sunday, 05 September 2010 17:32
Iratzarri gazte erakundeak, Aralarreko gazte erreferenteak pausu garrantzitsutzat jo du ETA erakunde armatuak egindako adierazpena, ekintza armatuak ez burutzeko erabakia plazaratzen duena.

Iratzarriren ustez euskal herritarron eta euskal gazteriaren borondate tinkoa ETAri behin betiko eta alde bakarreko su etena exijitzea da, eta honen ondorioz erakunde armatu horri erabaki hauek har ditzala eskatzen dio Iratzarrik.

Aralarreko gazteok Euskal Herri aske, baketsu eta anitz baten alde lan egiten jarraituko dugu.
 
Iratzarrik eta Gazte Komunistak-ek iraultza bolibartarraren inguruko eztabaida antolatu dute Inprimatu Email
Tuesday, 17 August 2010 18:29
Iratzarrik eta Gazte Komunistak ekitaldi irekia egin zuten Sildabia KLGn, Bilbon, abuztuaren 19an. Bertan David A. Gómezek, PSUVeko gazte erakundeko kideak, parte hartu zuen eta Venezuelaren iraultza eta gazte mugimenduei buruz hitz egin zuen.

Ekitaldi parte hartzailea izan zen eta eztabaidak sortu ziren. Venezuelan zein Latinoamerika osoan gertatzen ari den ezkerreko prozesu demokratikoen garrantzia azpimarratu zuten bertaratuek. Iratzarrik oso positibotzat jo du ekitaldia eta JPSUVeko arduradunaren bisita Euskal Herrira eta gazte ikuspuntutik herrien arteko elkartasuna bultzaten jarraituko du gazte erakunde ezkerzaleak.
 
Iratzarrik jai eredu partehartzaile eta herrikoiaren aldeko apustua egiten du Inprimatu Email
Sunday, 01 August 2010 15:35
Iratzarrik jai eredu partehartzaile, anitza eta herrikoiaren aldeko apustua egiten du eta azpimarratu nahi du zentzu honetan azken urteotan hainbat erakunde eta taldek egindako lana. Aralarreko gazte erreferentearen iritziz, jai batzordeek izaera anitza izan behar dute eta herritarron partaidetzari zabaldu behar dira.
Gehio irakurri...
 
Bai Udalbiltzari! Inprimatu Email
Thursday, 15 July 2010 16:25
Iratzarrik deialdia luzatu nahi dio Euskal Herriko gazteriari Udalbiltzaren auzia salatzeko asteburu honetan burutuko den manifestazioan parte har dezan.

Erakunde ezkerzalearen iritziz, Estatu espainolak Auzitegi Nazionala erabiltzen du tresna bezala proiektu independentistak gelditzeko eta Udalbiltza auzipetua izan dela Euskal Herriaren eraikuntza nazionala bultzatu duen instituzioa delako. Aralarreko gazte erreferenteak auzipetuei elkartasuna adierazi nahi die eta eskatzen du instituzioak lanarekin jarrai dezala.  
 
Iratzarrik trikipoteo independentista egin du Iruñean Inprimatu Email
Tuesday, 13 July 2010 16:13
Iratzarrik independentziaren aldeko trikipoteoa egin du San Fermineko jaietan Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko. Aralarreko gazte erreferenteak gogorazi nahi du Nafarroa, bere izaera errespetatuz, nazio horren parte dela eta bai jaietan bai urte osoan zehar ikurriñaren presentzia bermatu behar dela. 
 
Iratzarrik parte hartu du Kataluniako subiranotasunaren aldeko manifestazioan Inprimatu Email
Monday, 12 July 2010 20:23

Iratzarriko delegazio bat parte hartu du Bartzelonan burututako manifestazioan Kataluniako herria eta gazteriari elkartasuna adierazteko. Auzitegi Kontituzionalaren erabakiak sortu duen haserrea argi utzi zuten manifestanteek eta Kataluniaren independentziaren aldeko mezuak nagusi izan ziren mobilizazioan.

Gehio irakurri...
 
Venezuelako alderdi iraultzaileko gazteriaren nazioarteko arduraduna Euskal Herrian izango da, Iratzarrik eta Gazte Komunistak gonbidatuta Inprimatu Email
Sunday, 11 July 2010 20:11

Abuztuaren 12tik 22ra arte David A. Gomez, PSUV alderdi bolibartarreko gazte erakundeko militantea (JPSUV) eta nazioarteko arduraduna Euskal Herrian izango da Iratzarri, Aralarreko gazte erreferentearen eta Gazte Komunistak-en eskutik. David A. Gomez JPSUV erakundeko sortzailetariko bat izan da, eta gaur egun Venezuelako gazte mugimendu sozialista eta iraultzailea herri honetako gazte eragilerik handiena da, milloi bat militante baino gehiago bilduz.

Gehio irakurri...
 
Iratzarrik babesa adierazi nahi dio Kataluniako herriari, eta “Som una nació, nosaltres decidim” manifestazioa babestuko du Inprimatu Email
Wednesday, 07 July 2010 14:04

Iratzarriren ustez, egungo marko juridikoa gainditzeko herriek duten beharra erakutsi du berriz ere Espainiako Estatuak, bertan bizi diren nazioen borondate eta interesei entzungor egiten diela agerian utziz.

Konstituzio Auzitegiaren zilegitasun falta erabatekoa da Iratzarriren ustez, Kataluniako herriak era libre eta demokratikoan onartutakoa Gorteetan desitxuratu ondoren, beste iragazki bat pasarazi diolarik

Gehio irakurri...
 
E-28: Lesbiana, gay eta transexualon askapenerako eguna Inprimatu Email
Sunday, 27 June 2010 18:22
Iratzarrik ekainaren 28an, lesbiana, gay eta transexualen askapenerako nazioarteko egunean, Euskal Herrian izango diren mobilizazioetara parte hartzera deitu du euskal gazteria. Aralarreko gazte erreferentearen ustez, oraindik diskriminatuak diren aukera sexualak daude, kolektibo transexualaren egoera oso larria izanez, eta horregatik ezinbestekoa da sexu eta genero askatasunen aldeko borrokarekin jarraitzea.

Zentzu honetan, erakunde ezkertzaleak aldarrikatu nahi du sexualitatea askatasunez bizitzeko askatasuna eta genero eta orientazio sexuala erabakitzeko eskubidea.
 
Prekarietateak hiltzen du, mobilizazioa beharrezkoa da Inprimatu Email
Saturday, 26 June 2010 16:54
Iratzarrik "Gazteria eta krisia: grebaren zergatiak" izeneko hitzaldi-eztabaida irekia antolatu du Bilboko La Bolsa gizarte etxean, "Antolatu, borrokatu, lortu!" kanpainarekin jarraituz. Jone Bengoetxeak, ELAko genero eta gazteria arduradunak eta Igor Merak, ESK-ko sindikalista eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente ohiak krisiaren jatorria, erreforma laboralaren xehetasunak eta grebaren zergatiak azaldu dituzte.
Gehio irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 1 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari