Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Hainbat gazte mugimenduk Greba Orokorrera deitu dute Inprimatu Email
Friday, 25 June 2010 11:45
Iratzarrik, beste gazte mugimenduekin batera, E29ko Greba Orokorrera dei egin du
Euskal Herriko hainbat gazte mugimenduk prentsaurrekoa eman dute Bilbon BBVAk duen egoitzaren aurrean ekainaren 29ko Greba Orokerrerako dei bateratua eginez.

Euskal ezker esparruko talde ugarik sinatu dute Greba Orokorraren aldeko manifestua: Iratzarri- Aralar Gazteak, Antikapitalistak, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna, Ezker Batua-Gazteak, Gazte Komunisten Kolektiboak eta Alternatibako gazteak.

Dokumentua hona hemen dago irakurgai
Gehio irakurri...
 
Gazteak eta emakumeak, krisiaren kaltetuenak Inprimatu Email
Thursday, 17 June 2010 18:05

"Antolatu, borrokatu, lortu!" kanpainaren jarraituz, Iratzarrik "Gazteria, emakumeak eta krisia" izeneko hitzaldia-eztabaida irekia antolatu du EHUko Donostiako campusean. Bertan Mertxe Larrañaga EHUko ekonomia irakasleak eta Igor Mera ESK-ko sindikalistak eta EGKren presidente ohiak parte hartu dute.

Larrañagak bankarioa eta finantzieroa den krisi hau hiritarren artean zabaldu izana salatu du, eta emakumeenganako duen eragin zuzena aipatu du: emakumeak ez daude erabaki guneetan, eta gainera, enplegu prekarioagoa eta soldata txikiagoak dituzte. Besteak beste, Iparraldeko ekonomiek BPGren %25a erabili dutela bankuen erreskaterako esan du ponenteak.

Gehio irakurri...
 
AHTren aurkako eta eskubide guztien aldeko manifestazioetan parte hartuko du Iratzarrik Inprimatu Email
Wednesday, 16 June 2010 14:26
Iratzarrik parte hartuko du asteburu honetan deitu dituzten manifestazioetan. Erakunde independentistak bat egin du AHTren kontrako manifestazioarekin, proiektu honen inguruan ez delako inongo eztabaida publikorik egon eta berretsi nahi du tren soziala eta garraio publikoaren aldeko apustua.

Beste alde batetik, Aralarreko gazte erreferenteak bere elkartasun osoa adierazi nahi die Donostiako Gazte Auzipetuei eta deialdia luzatu nahi dio euskal gazteriari mobilizazioetan parte har dezan.
 
Hegoaldeko koordinakundea ekainaren 19an Inprimatu Email
Tuesday, 15 June 2010 18:33

Iratzarrik Hegoaldeko Koordinakundea egingo du ekainaren 19an Eibarren eta ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da.

Beste gai batzuekin batera, iratzarkideek "Antolatu, borrokatu, lortu" kanpainari jarraipena emango diote, eta beste dinamika zein ekintzak prestatuko dituzte.

 
Iratzarrik bat egiten du sindikatuek deituriko mobilizazioekin Inprimatu Email
Thursday, 10 June 2010 11:40

Iratzarrik bat egiten du euskal gehiengo sindikalak deituriko mobilizazioekin eta Euskal Herriko gazteriari parte hartzeko deialdia luzatzen dio. Erakunde ezkertzalearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak planteatu dituzten neurriek krisialdiari aurre egiteko langile eta gazteoi kalte egiten digute eta banka eta enpresari handiei mesede egiten diete.

Gehio irakurri...
 
Poligonorik ez! Inprimatu Email
Saturday, 05 June 2010 16:03
Iratzarrik bere konpromiso antimilitarista, bakezale eta ekologista berretsi du eta bat egiten du Bardeetako Poligonoaren itxieraren aldeko mobilizazioekin. Erakunde ezkerzaleak gogorarazi nahi du poligonoa parke naturala eta biosferako erreserba mundiala den gunean kokatuta dagoela eta poligonotik gertu bizi diren pertsonen segurtasuna eta osasuna kolokan jartzen dituela.
Gehio irakurri...
 
Ekainak 2: Sexu langileak ere, euren eskubideen jabe Inprimatu Email
Wednesday, 02 June 2010 17:34

Iratzarrik salatu nahi ditu, sexu langileen nazioarteko egunean, gai honen inguruan ematen diren jarrera hipokritak eta eskatzen du kolektibo honen aldarrikapenak aintzat hartzea. Gazte erakundearen iritziz, sexu lana kriminalizatuta dago eta honek eragiten ditu esplotazio sexuala eta kolektibo honen lan eskubideen ukatzea.

Aralarreko gazte erreferenteak gogorarazi nahi du sexu langileek bere gorputza erabiltzeko eskubidea dutela, eurentzako kaltegarria ez dela uste duten heinean.

Gehio irakurri...
 
Israel genozida, Palestina aurrera! Inprimatu Email
Tuesday, 01 June 2010 15:54
Iratzarrik salatu nahi du, berriro ere, Israelgo estatuak Palestinaren aurka egiten ari den genozidioa. Zentzu honetan aste honetan nazioarteko ekintzaileen kontrako burututako erasoa latrritzat jo du Aralarreko gazte erreferenteak, eta Europar Batasuneko zein Estatu Batuetako jarrera salatu nahi du gazte erakundeak, praktikan Israeli babesteagatik Palestinako herriaren ordez. 

Iratzarrik palestinar herriari bere elkartasun osoa adierazi nahi dio, bereziki Gazan bizi direnei eta Euskal Herriko gazteriari deialdia luzatu nahi dio Palestinaren aldeko mobilizazioetan parte har dezan.
 
Iratzarrik urrian egingo du bere II. Kongresua Bilbon Inprimatu Email
Thursday, 27 Maiatza 2010 13:30
Iratzarrik, Aralarreko gazte erreferenteak, bere II. Kongresua egingo du Bizkaiko hiriburuan urriaren 8 - 10eko asteburuan. Alde batetik ildo politiko-ideologikoan sakontzea eta hausnartzea izango du helburu biltzar berri honek, Euskal Herriko gazteriari erantzun ezkertzale, abertzale eta aldarrikatzailea plazaratzeko asmoz. Bertan zenbat ponentziak eztabaidatuko diren ezarriko dute hurrengo asteetan.
Gehio irakurri...
 
Iratzarrik Aralarren 10.urtemuga ospatu du Inprimatu Email
Monday, 24 Maiatza 2010 11:43

Iratzarrik parte hartu du Aralarren 10.urtemuga dela eta egin diren ospakizunetan eta bide zibil eta politiko hutsetatik Euskal Herri independentea eta sozialista lortzeko konpromisoa berretsi du, euskal gazteriaren partaidetzaren garrantzia azpimarratuz.

Halaber, Aralarreko gazte erreferenteak helburu hauek dituzten eragile politiko eta sozialen  elkarlanerako apustua egin du, bakea eta autodeterminazioaren aldeko mugimendu soziala anitza eratzeko.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 2 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari