Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna Inprimatu Email
Tuesday, 25 November 2008 14:21

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herrian antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dio Iratzarrik gazteriari. Bilbon (Arriaga Antzokian) eta Donostian (Bulebarrean) 19:30etan hasiko dira; Gasteizen, berriz, 20:00etan (Birjin Zuria Plazan).

Emakumearen diskriminazioa arazoaren muina izanda, berdintasun arloko aurrerakuntzak esaten dieten legeak ez dira nahikoak desberdintasun egoera honi aurre egiteko; alegia, askotan indarkeria matxistara eramaten duena. Esparru sozial eta pertsonal guztietan gertatzen den bazterketa sistematikoa gainditzeko, belaunaldiz belaunaldi emakumeok zein gizonok jasan behar izan ditugun rol inposatuak erauzteko beharra daukagu. Erailtzen gaituen sistema patriarkalari amaiera emateko, jendartea eraldatzea ikuspuntu feminista batetik izan behar da ezkerreko edozein mugimenduaren xedea.

 
Etxebizitza eta prekarietatearen inguruko kanpaina burutuko du Iratzarrik Inprimatu Email
Thursday, 20 November 2008 00:54

Hurrengo asteetan Iratzarrik kanpaina bat abian jarriko du, gazteriaren artean etxebizitza eta prekarietatearen problematika ezagutarazteko eta konponbideak proposatzeko.

Gazte erakundearen iritziz, etxebizitza gazteriari ukatzen zaigun eskubidea da, Nafarroako eta EAEko Gobernuek egoera aldatzeko ezer egiten ez dutelarik. Kanpaina honen bidez, Iratzarrik Hego Euskal Herrian egiten diren etxebizitza politikak salatu nahi ditu; horretarako instituzioek, gazteei etxebizitza bermatu beharrean, honekin espekulatzen dutenei babesa ematen dietela frogatzen duten datuak zabalduko ditu. Zentzu horretan, Iratzarrik ez ditu onartzen EAEko Gobernuak (PNV-EA-EB) eta Nafarroako Gobernuak (UPN-CDN + PSN) egindako azken lege-proposamenak, etxebizitza abantaila bihurtzeko bidean doazelako.

Gehio irakurri...
 
Hegoaldeko koordinakundea azaroaren 8an Inprimatu Email
Wednesday, 05 November 2008 20:31
Iratzarkideak biltzen dituen asanblada, Hegoaldeko Koordinakundea, azaroaren 8an, larunbatan, arratsaldeko 17:00etan ospatuko da Iruñean.  Bertan parte-hartzaileek "Mileurista, nor? Etxebizitza, non?" kanpaina prestatuko dute, eta hemendik epe motzera kalean egongo da. Ohi den bezala, iratzarkide eta Aralarreko afiliatu gazte guztiei zabalik dago Koordinakundea.
 
Iratzarrik urriaren 25ean Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko ekimenetan parte hartuko du Inprimatu Email
Friday, 24 October 2008 14:21
Urriaren 25an erabakitze eskubidearen alde ospatuko diren ekitaldiak direla eta, La Falange alderdi ultranazionalista, arrazista eta homofoboak mobilizazioa egingo du Gasteizko kaleetan Espainiaren batasunaren alde. Gazte erakunde abertzaleak deia luzatzen die militante guztiei alderdi faxista honen aurka antolatuta dauden ekimenetan zein Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldietan parte har dezaten.

Oraingo honetan Iratzarrik mugimendu antifaxistaren batasunaren aldeko jarrera irmoa erakutsi nahi du berriro ere. Faxistak Euskal Herritik kanpora!
 
Iratzarrik Estatuko Segurtasun Indarrek (FSE) Nafarroan izan duten jarrera errepresiboa salatu du Inprimatu Email
Thursday, 09 October 2008 22:09
Gazte erakunde ezkertiar independentistak FSEk abuztutik egun arte eginiko gazte nafarren aurkako bereizi gabeko atxiloketak salatu nahi ditu.

Iratzarrik atxilotuei dagozkien giza eskubide eta eskubide zibil guztiak errespetatzea exijitzen dio Estatuari, eta edozein tratu txarra edo tortura gaitzesten du. Euskal erakundeek behin eta berriro salatzen duten bezala, praktika horiek egiten diren froga argiak daude. Zentzu honetan, inkomunikazioa eta dispersioa amaitu dezatela exijitzen dugu.
Gehio irakurri...
 
Hegoaldeko Koordinakundea urriaren 11an Gasteizen Inprimatu Email
Wednesday, 08 October 2008 21:29
Iratzarri gazte erakundeak hilabetero burutzen duen hegoaldeko koordinakundearen asanblada ospatuko du urriaren 11an Gasteizko egoitzan (Kanpokale berria 4) arratsaldeko 17:00etik aurrera. Ohikoa denez, asanblada irekia izango da Iratzarriko ekintzaile guztientzat eta Aralarko afiliatu gazteentzat.
 
Iratzarkideek I. Kongresuaren emaitzari buruzko hausnarketa egingo dute eta hurrengo hilabetetarako lan plana zehaztuko dute.
 
Iratzarriren kongresuak hamaika gazte bildu du, independentzia eta sozialismoa prestatzeko apustua eginez Inprimatu Email
Monday, 06 October 2008 12:40
Hiru egunetan zehar, hainbat eztabaida eta ekitaldiak antolatu ditu Aralarreko gazte erreferenteak, izugarrizko parte-hartzearekin. Euskal Herriko herrialde guztietatik etorritako gazteek aukera izan dute zortzi ardatz ezberdinei buruzko proposamenak eta ideiak eztabaidatzeko, besteak beste, independentzia, feminismoa, ekologia, nazioarteko elkartasuna eta sozialismoaren inguruan.

Parte hartzaileek beste eredu baten aldeko apustu argia egin dute, arlo nazionalean Euskal Herriaren Espainarenganako eta Frantziarenganako dependentzia apurtuz, independentziaren bidez, eta arlo sozialean, kapitalismoari alternatibak eraikiz, sozialismo eta eraldaketa sozialaren bidez.
Gehio irakurri...
 
Iratzarrik bere lehenengo Kongresua ospatzen du Donostian, gazte guztiei irekita Inprimatu Email
Thursday, 25 September 2008 22:57
Iratzarrik bere lehenengo Kongresua ospatuko du Donostian, Euskal Herriko gazteriari irekia. Aralarreko gazte erreferenteak “Independentzia, Sozialismoa, Gazteria, PREST!” lemapean egingo du bere Kongresua Urriaren 3, 4 eta 5ean Gipuzkoako hiriburuan, Euskal Herriko gazte guztiei zabalik izango dena, erakundearen hitzetan.

Orain lau urte sortu eta gero, ekintza ezberdinak egin eta hamarka militante bildu  ostean, Iratzarri gazte erakundearen ekintzaileak hiru egunetan zehar elkartuko dira eztabaidak, ponentziak eta ideiak amankomunean jarri ahal izateko. Parte-hartzaileak Euskal Herriaren leku ezberdinetatik zein nazioarteko hainbat herritatik helduko dira. Azken hauen artean Herri Katalanetako, Galiziako eta Eskoziako lagunak, besteak beste, egongo dira.
Gehio irakurri...
 
Ekintzaile aldizkariaren 6. zenbakia kaleratu da jada! Inprimatu Email
Thursday, 02 October 2008 17:20
Iratzarriren aldizkari ofiziala, Ekintzaile argitaratu egin da. Aldizkariaren 6. zenbakian Iratzarriren I. Kongresuari buruzko informazio guztia aurki daiteke, "Badator!" lemapean.
Lau urte hauetan zehar egindako lana eta mobilizazioen inguruko artikuluak zein Kongresuaren egitaraua eta ardatz nagusiak biltzen ditu aldizkariak. Ekintzaile hemen dago ikusgai.
 
Iratzarrik bat egiten du Europako Foro Sozialarekin Inprimatu Email
Friday, 19 September 2008 14:03
Irailaren 17tik 21era Europako Foro Soziala (ESF) biltzen da Malmöen (Suedian) eredu sozial eta ekonomiko justu, aske eta iraunkor baten aldeko ekimenak bultzatzeko.
 
Europako herri guztietatik etorritako mugimenduek alternatibak eztabaidatuko dituzte, informazio eta proposamenak zabalduz. Ekonomia, feminismoa, ekologia, askatasun sexuala, nazioarteko elkartasuna, beste batzuen artean izango dira ardatz nagusiak.
 
Foro Sozialei esker hamaika kolektibok haien esperientziak ezagutarazteko eta besteen ideak ezagutzeko aukera dute. Iratzarrik bat egiten du EFSrekin eta han parte hartzen du. Globalizazio kapitalistaren aurrean, erresistentzia!
 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 13 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari