Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Maiatzak 17: Homofobia eta transfobia suntsitu! Inprimatu Email
Monday, 17 Maiatza 2010 18:47

Iratzarrik deialdia luzatu nahi dio Euskal Herriko gazteriari homofobia, lesbofobia eta transfobiarean aurka mobilizatzeko, fenomeno hauek urratzen baitituzte sexu eta genero askatasunak.

Erakunde independentistaren iritziz, Euskal Herrian gaur egun ere, XXI. Mendean, LGT kolektiboak pertsona askeak gorputz askeetan izateko askatasuna urratu nahi duten gorrotoak jasan behar ditu.

Gehio irakurri...
 
Iratzarrik kapitalaren eta gerren Europaren aurkako manifestazioan parte hartu du Inprimatu Email
Saturday, 15 Maiatza 2010 11:33

Iratzarri Europako eredu sozial eta ekonomikoaren kontra azaldu da eta uste du kapitalismoari aurre egiteko alternatiba bat eraikitzea ezinbestekoa dela. Erakunde independentistaren iritziz, eredu honek ez du gizartearen ongizatea bermatzen eta elite ekonomikoei baino ez die mesede egiten, txirotasuna eta desberdintasuna sortuz.

Gehio irakurri...
 
Iratzarri FNEC erakundearekin bildu da Inprimatu Email
Friday, 14 Maiatza 2010 16:20

Iratzarrik bilera izan du Federació Nacional d’Estudiants de Catalunya erakundearekin eta bertan mintzatu dira Euskal Herriko eta Catalunyako egoera politikoari buruz, unibertsitateetan euskara eta katalanaren erabilerari buruz eta herrialde bakoitzetako gazte mugimenduei buruz.

Aralarreko gazte erreferenteak eta ikasleen sindikatu katalanak borondatea erakutsi dute erakunde bien arteko erlazioa sakontzeko eta herrien arteko elkartasuna lantzeko.

 
Eredua ekonomikoa eraldatzeko beharra aldarrikatu dute Iratzarrik NUPen antolaturiko eztabaidan Inprimatu Email
Friday, 07 Maiatza 2010 12:19
Nafarroako gazteriak pairatzen duen prekarietate ekonomiko eta laboralaren aurrean, Iratzarrik eztabaida irekia antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoan "Nafarroako gazteok krisiaren aurrean" izenarekin.

Eztabaida irekian, egoera honen jatorria eta gazteon eguneroko bizitzan duen eragina hausnartu dute Juan Carlos Longás-ek, (NUPeko ekonomia irakaslea), Imanol Pascualek (ELAko kidea) eta Mikel Lasartek (EHNEko kidea).
Gehio irakurri...
 
Iratzarrik bakearen hezkuntzako planean ikasleen ahotsa kontuan har dezala exijitzen dio EAEko Gobernuari Inprimatu Email
Wednesday, 28 April 2010 11:55
Aralarreko gazte erreferenteak "Eusko Jaurlaritzaren Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzako euskal plana" errefusatu du eta bi proposamen ezarri ditu dokumentua onartu ahal izateko:

Alde batetik, giza eskubide guztien defentsa eta biolentzia mota guztien salaketak pedagogian oinarrituta egon daitezen eta ez adoktrinamenduan. Bestetik, hezkuntza komunitatearen inplikaziorako bideak ezartzea, ikasleen ahotsa entzunez eta kontuan hartuz. Iratzarriren ustez, ikasleak eragile pasibotzat jotzea onartezina da, are gehiago, eragin zuzena dutenean.
Gehio irakurri...
 
Prekarietatearen aurrean gazteok borrokan! Inprimatu Email
Tuesday, 27 April 2010 17:45

Iratzarrik bat egiten du euskal sindikatuek deitutako mobilizazioekin maiatzaren batean eta Euskal Herriko gazteriari  mobilizazioetan  parte  hartzeko deia zabaltzen dio. Iratzarriren iritziz gazteon erantzun bateratua ezinbestekoa da pairatzen ditugun lan baldintzen, prekarietatearen eta langabeziaren aurrean.

 

Eskuinak eta enpresariek inposatu nahi diguten eredu ekonomiko eta sozial honi ezadostasuna adierazteko garrantzia azpimarratu nahi du Iratzarrik.

Gehio irakurri...
 
Iratzarrik ospatu du Nafarroaren eguna Baigorrin Inprimatu Email
Monday, 26 April 2010 13:31

Iratzarrik parte hartu du Baigorrin antolatu duten Nafarroaren Egunean eta aprobetxatu du euskara Nafarroa osoan hizkuntz ofiziala izatea eskatzeko. Halaber, Aralarreko gazte erreferenteak eskatu du Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabaki dezatela eta haien erabakia errespetatzea.  

 
Iratzarrik eta Aralarrek peaje soziala eta garraio publikoa aldarrikatu dituzte Inprimatu Email
Sunday, 18 April 2010 15:46

Iratzarrik, Aralarreko gazte erreferenteak eta Aralarrek pankarta bat ezarri dute A-8aren Iurretako peajean erakundeei peaje soziala ezartzeko beharra aldarrikatuz.

Gazte erakunde independentistaren iritziz, Euskal Herriko peaje politika erabat aldatu behar da, gehien kutsatzen duenak gehiago ordain dezan. Zentzu honetan garraio publikoaren apustua egin dute gazteek, eta kotxe pribatuan oinarritutako egungo eredua ez dela iraunkorra salatu dute.

Ekintza bukatu ondoren Ertzaintzak ekintzaile bat idantifikatu du.

 
Iratzarrik Oroimen historikoa berreskuratzeko deia egiten die gazteei Inprimatu Email
Wednesday, 14 April 2010 14:31

Iratzarriren ustez, hedabideek sarritan hitz egiten dute Euskal Herrian pairatzen dugun indarkeriari buruz, baina haien interesak babestuz eta errepresio poliziala Estatuaren botere politiko eta ekonomikoaren estrategia dela albo batera utziz eta jarraitasuna izan duela Errepublikaren aurkako huts egindako estatu kolpetik, Gerra Zibila, diktadura frankista eta trantsizioa bitartean eta gaur egun arte.

Gehio irakurri...
 
Egunkaria aurrera! Inprimatu Email
Tuesday, 13 April 2010 01:33

Iratzarrik positibotzat jotzen du Egunkariaren aurkako auziaren ebazpena, bertan argi geratzen delako auzipetuek ez zutela deliturik egin, hedabide honen itxierarekin adierazpen askatasuna urratu zelako eta auzipetuak absolbitu dituztelako.

Hala ere, Aralarreko gazte erreferenteak sententzia hau ez dela nahikoa eta auzipetuen erreparazioa ezinbestekoa dela uste du eta elkartasun osoa adierazi nahi die.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 3 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari