Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Hegoaldeko Koordinakundea apirilaren 10ean Inprimatu Email
Friday, 09 April 2010 17:41

Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du apirilaren 20an Tuterako Aralarreko egoitzan lehenengo aldiz.

Bertan iratzarkideek "Antolatu, borrokatu, lortu" kanpainari jarraipena emango diote, eta beste dinamika zein ekintzak prestatuko dituzte.  Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.

 
Euskal Herriaren desmilitarizazioaren aldeko ekintza Inprimatu Email
Tuesday, 06 April 2010 10:16

Iratzarrik Euskal Herriaren desmilitarizazioa exigitu du Iratzarrik, Aralarren gazte erreferenteak, Euskal Herriaren militarizazioa salatu zuen Durangon egindako ekitaldi batean. Aberri Egunaren ospakizunen barruan kokatutako ekitaldian herri librea pertsona libreek osatzen dutela gogorarazi dute Iratzarriko kideek eta Goardia Zibila bezalako demokraziaren aurreko gorputz militar batek hori ezin dezakeela bermatu salatu dute.

Iratzarrik salatu nahi du Goardia Zibilak gure militanteei eginiko identifikazioa.

Gehio irakurri...
 
Aberri eguna ezkerretik Inprimatu Email
Wednesday, 31 March 2010 08:46

Gaur egun Euskal Herriko jendarteak eta, bereziki, bertako gazteok bizi dugun egoerari erantzuteko, Iratzarrik euskal gaztediari Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu dio.

Modu bateko edo bestelako inposaketen gainetik, gure eskubide guztien defentsan, jai giroan aldarrikatuko dugu Herri bat garela eta eskubidea daukagula Europako eta munduko herrien artean gure tokia gure kabuz aukeratzeko. Etorkizuna lan dezagun, gure arteko errespetutik eta ezberdintasunetik sortutako elkarlanetik. Gora Euskal Herri Berria!

 
M-27: Gazteria eta langileria borrokara! Inprimatu Email
Thursday, 25 March 2010 12:29

Iratzarri gazte erakundeak bat egiten du martxoaren 27an Euskal Herrian zehar deituta dauden mobilizazioekin. Aralarreko gazte erreferentearen ustez, langileon aurkako neurrei aurre egin behar diegu kalean eta horregatik deia zabaldu du gazteriak parte har dezan larunbateko manifestazioetan, euskal gehiengo sindikalarekin bat eginez.

Gehio irakurri...
 
I. Nazioarteko Gazteen Topaketak arrakastatsuak izan dira Inprimatu Email
Tuesday, 23 March 2010 13:04
Bilbon burutu diren 2010eko Nazioarteko Gazteen Topaketak amaitu dira. "Herrien aurkako erasoen aurrean" lemapean, eta hiru egunetan zehar, dozenaka gaztek parte hartu dute taillerretan, eztabaidetan, hitzaldietan, trikipoteoan, jaian...

Iratzarriko gazteekin batera,
Baleareetako JEN, Valentziako Bloc Jove, Herrialde Katalanetako JERC, Galiziako Galiza Nova, Segi, Gazte Abertzaleak eta Alternatiba Gazteak erakundeetako kideak izan dira. Martxelo Otamendiren presentzia aprobetxatuz, Topaketek aho batez Egunkaria auzian auziperatutako guztien absoluzioa eskatu dute.
Gehio irakurri...
 
Aberri Eguna: Gora Herria, Euskal Herri Berria Inprimatu Email
Thursday, 18 March 2010 16:31
Aralarrek, Abertzaleen Batasunak eta Iratzarrik ekitaldi bateratua deitu dute Aberri Egunaren bezperarako Aberri Egunaren bezperan ekitaldi bateratua antolatzeko erabakia hartu dute Aralarrek, Abertzaleen Batasunak eta Iratzarri Aralarren gazte erreferenteak. Iratzarrik bertan parte hartzeko deia egin dio euskal gazteriari.

Urruñan (Lapurdi) apirilaren 3an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera egingo de ekitaldia. Halaber, Aberri Egunerako prestatu duten ‘Agiria Euskal Herriari’ manifestua ere aurkeztu dute.
Gehio irakurri...
 
Iratzarrik eskatu dio PSEren gobernuari ez dezala "frentismorik egin gazteriaren euskal legearekin" Inprimatu Email
Wednesday, 17 March 2010 16:40

Iratzarrik eskatu dio PSEren gobernuari ez dezala Aralarreko gazte erreferente den Iratzarri erakundea kritiko agertu da Eusko Jaurlaritzak publiko egin duen Gazteriaren euskal legearen borradorearekin. Gazteriaren kontseilua eta Jaurlaritzak sortu nahi duen gazteria institutua ez dira, dioten moduan, bateraezinak; horren erakusle dira, esaterako, Katalunia eta Valentziako adibideak.

Ezinbestekoa da elkarlanerako tresnak jartzea EGK eta Blanca Urgell kultura sailburuak iragarri duen euskal gazteriaren erakundearen artean, ikusita orain arte gobernuetatik arlo horretan jaso dituzten emaitzak eskasak kontuan izanda. Hala adierazi dute Iratzarriko kide Nahikari Ayo eta Fabio Gonzalezek, Legebiltzarrean egin duten prentsaurrekoan. Iratzarriko kideen iritziz, arriskutsua da EGK entzuteko eta kontsultatzeko duen eskumena ordezkatzeko borondatea agertu izana.

Gehio irakurri...
 
I. Nazioarteko Gazteen Topaketetan parte hartuko du Iratzarrik Inprimatu Email
Friday, 12 March 2010 15:05
Iratzarriko gazteok presente izango gara Bilbon izango diren Nazioarteko gazteen topaketetan datozen martxoaren 19tik 21era. Bertan Galizako, Herri Katalanetako, Euskal Herriko eta hainbat lekutako gazte erakundeek parte hartuko dute.

"Herrien aurkako erasoen aurrean" lemapean ekintzaileen arteko eztabaida eta borroka-esperientziak komunean jartzea bultzatuko dituzte topaketek.
Gehio irakurri...
 
Martxoaren 8an genero opresioari aurre egin Inprimatu Email
Monday, 08 March 2010 11:32
Emakumeon Borrokaren Nazioarteko Egunean, Iratzarrik bere konpromiso feminista berretsi nahi du eta sistema kapitalista eta patriarkalaren krisi momentu honetan, zeinen emakume gazteok baldintza larrienak pairatzen ditugun, emakumeoi dagozkigun eskubideak errespetatuak izan daitezela exijitzeko herri ezberdinetan izango diren mobilizazioetara deitu du Euskal Herriko gazteria.
Gehio irakurri...
 
Iratzarrik "Antolatu, borrokatu, lortu!" kanpaina abian jarri du Inprimatu Email
Monday, 01 March 2010 11:51

Iratzarri gazte erakundeak abian jarri du bere kanpaina berria Hego Euskal Herri osorako, gazteon parte-hartzea indartzeko nahian. Azken ikerketa soziologikoetan argi geratu den bezala euskal gazteriak politikarekiko mesfidantza du. Iratzarriren ustez, betiko eskuineko politikak, korrupzioa, gazteon iritziak kontuan ez hartzea eta murriztuta dagoen demokrazia bat egoera honen erantzuleak dira.

Honen aurrean, Aralarreko gazte erreferenteko militanteek Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako gazteen inplikazioa bultzatuko dute, desmobilizazioak ez duelako aldaketarik erakarriko. Euskal gazteria ezkertzalea eta Euskal Herriaren aldekoa dela diote inkestek, eta halako herri bat eraikitzea posiblea dela uste du Iratzarrik.

Gehio irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 4 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari