Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Iratzarri mobilizazio sindikalarekin bat Inprimatu Email
Thursday, 25 February 2010 15:22

Iratzarri gazte erakundeak martxoaren 2an, 8an eta 27an burutuko diren mobilizazio sindikaletan parte hartzeko deia zabaldu dio euskal gazteriari.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek mobilizazio hauek iragarri dituzte, azken asteotan zabaldu den pentsioen sistemaren aldaketaren eta lan erreformaren aurka. Iratzarriren iritziz, Espainiako gobernuark inposatu nahi dituen neurriak atzerakoiak eta langileen aldarrikapenen aurkakoak dira.

Gehio irakurri...
 
Hegoaldeko Koordinakundea otsailaren 20an Inprimatu Email
Tuesday, 16 February 2010 17:10
Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du otsailaren 20an Gasteizko Aralarren egoitzan. Asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Besteak beste, datozen asteotan burutuko den kanpainaren berri emango dute iratzarkideek. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.
 
Iratzarrik deia luzatzen dio gazteriari Nafarroan unibertsitate publikoa defenda dezan Inprimatu Email
Monday, 01 February 2010 17:20

Iratzarrik kritikatu du Nafarroako eskuinak -UPN eta Juventudes Navarras (JJNN), alegia- erasoen jomugan jarri duela Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP). Ezkerreko gazte erakundeak uste du, berez existitzen ez den eztabaidarekin, beste behin ere, Gobernu atzerakoi honen hondoratzearen aurrean jendartea distraitu nahi dutela.

Gehio irakurri...
 
Iratzarrik bat egiten du AHTren aurkako mobilizazioarekin Inprimatu Email
Thursday, 21 January 2010 13:18
Iratzarri gazte erakundea presente izango da datorren larunbatean, urtarrilaren 23an, Hendaiatik Irunera burutuko den manifestazioan. Bertan euskal gazteriak abiadura handiko trena ez duela behar aldarrikatuko dute parte hartzaileek, tren soziala eta garraio publikoaren aldeko apustua eginez.
Gehio irakurri...
 
Hegoaldeko Koordinakundea urtarrilaren 16an Inprimatu Email
Friday, 15 January 2010 12:28

Urtarrilaren 16an Iratzarri gazte erakundeak bere Hegoaldeko Koordinakundea burutuko du Bilbon. Bertan, erakunde ezkertiarrak datozen hilabeteei begira abiaraziko duen kanpaina landuko dute iratzarkideek, besteak beste.

Asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da Donostiako Aralarren egoitzan, eta Aralarreko afiliatu gazteen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da.

 
Iratzarrik Gaztesarearen itxiera deitoratzen du Inprimatu Email
Thursday, 14 January 2010 19:03
Iratzarri gazte erakundeak Gaztesarea webgunearen ibilbidea gogora ekarri nahi izan du, azken urteotan gazteoi euskarazko elkargune digitala eta informazio alternatiboa eskaintzeagatik. Iratzarrik errepresio polizialari leporatu dio proiektu honen amaiera eta berriro ere adierazpen askatasuna aldarrikatu du.

Euskarazko informazio alternatiboaren hutsunea betetzeko asmoz, gazte mugimendu osoarekin batera bestelako gune digitalak eraikitzeko bere konpromisoa berretsi du erakunde independentistak.
 
Debekuen gainetik, Iratzarri Etxeratekin bat Inprimatu Email
Wednesday, 30 December 2009 21:31

Iratzarrik bat egiten du urtarrilaren 2an Bilbon egingo den manifestaziorako Etxeraten deialdiarekin, presoei dagozkien eskubideen defentsan eta eskubide hauek jasaten dituzten zapalkuntzak salatzeko.

Horren harira, Iratzarrik Auzitegi Nazionalak manifestazioari ezarritako debekua salatzen du, edozein pertsonak modu zibil eta baketsuan manifestatzeko duen eskubide demokratikoa kriminalizatzen duelako.

Gehio irakurri...
 
"Diada de Mallorca"-n egon zen Iratzarri Inprimatu Email
Wednesday, 30 December 2009 00:00

Iratzarriko militante batzuk egon ziren Palman (Mallorca) JEN gazte erakundearekin batera Mallorcaren egun nagusiko ospakizunetan parte hartu ahal izateko (Diada de Mallorca). Manifestazioan Mallorcaren eta Herri Katalanen askatasuna aldarrikatu zuten milaka lagunek.

Iratzarrik JEN zoriondu nahi du egiten ari den lanagatik eta etorkizunean erakunde bien elkarlanak jarrai dezala espero du.

 
Euskal telebistan erregerik ez Inprimatu Email
Thursday, 24 December 2009 18:26

Aralar e Iratzarri realizan una concentración en contra de la emisión del mensaje de navidad del rey por ETBIratzarrik eta Aralarrek elkarretaratzea egin dute EiTBren Bilboko eraikinaren aurrean Euskal Telebistak Espainiako  erregearen Gabonetako mezua emitituko duela salatzeko.

Bertaratu egon diren militanteen iritziz Frankok jarritako Erregearen hitzek ez dute interesik Euskal Herritarrontzat.

Gehio irakurri...
 
Asanblada Orokorra egin du Iratzarrik Inprimatu Email
Tuesday, 22 December 2009 15:07
Iratzarriko ekintzaileak bildu dira Donostian Euskal Herriko gazteon egoerari buruz hausnartzeko eta datorren urteari begira erakundearen proiektuak eta dinamikak proposatzeko.

Eztabaida parte hartzaile baten ondoren, iratzarkideek 2009an erakundeak eginiko lana ontzat eman dute eta 2010ean militantziari gogoz ekingo diotela berretsi dute. Iratzarriren ustez «gazteok PP-PSEk eta UPN-PSNk inposatu dizkiguten errigemen hauek borrokaz eta bide zibiletatik derrokatu behar ditugu».
Gehio irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 5 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari