Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Adierazpen askatasuna, Egunkaria aurrera! Inprimatu Email
Tuesday, 15 December 2009 19:14
Iratzarri eta JERC gazte erakundeetako ekintzaile talde bat Madrilera joan da Egunkariaren aurkako epaiketa hasi den egunean. Militanteek Audientzia Nazionalaren aurrean euskaraz eta katalanez idatzitako bi pankarta zabaldu dituzte, "Adierazpen askatasuna: Espainar Estatua zapaltzaile - Egunkaria aurrera" leloarekin. Geroago poliziek gazteak identifikatu eta pankartak eraman dituzte.

Ekintza honekin auzipetuei elkartasun osoa erakutsi eta, bide batez, gazteria eskubide urraketa guzti hauen aurrean erantzutera animatu nahi izan du gazte erakunde ezkertiarra eta independentistak.
Gehio irakurri...
 
Justizia klimatikoaren alde, kapitalismoa errudun! Inprimatu Email
Friday, 11 December 2009 19:48

Iratzarrik bere konpromiso ekologista berretsi nahi du justizia klimatikoaren alde eginez. Gazte erakundearen ustez aldaketa klimatikoaren erruduna sistema kapitalista bera da, kontsumo eta kutsadura neurrigabekoa bultzatzen duena.

Horregatik Aralarreko gazteak presente izango gara datozen asteotan egingo diren mobilizazioetan, ekologikoa eta iraunkorra den  benetako eredu bat aldarrikatuz planeta osorako.

 
Iratzarri, Herrietako gazteen arteko elkarlana lantzen Inprimatu Email
Wednesday, 09 December 2009 19:01

Iratzarri gazte erakundeak beste herrietako gazte mugimenduekin harremanak sendotzen jarraitzen du. Herri ezberdinetako aldarrikapenak zein dinamikak jasotzea eta, aldi berean, Euskal Herrian Iratzarri egiten ari den borroka zabaltzea du helburu nazioarteko lan honek.

Ildo honi jarraituz, Aralarreko gazte erreferentea presente egongo da Galiza Novak antolaturiko "Noita da irmandade"-n (Ourense), eta JERC eta BNGko gazte erakundearekin batera "Organizando a mocidade, loitando pola patria" izeneko mahai inguruan parte hartuko du.

Gehio irakurri...
 
Iratzarriren Asanblada Orokorra abenduaren 19an Donostian Inprimatu Email
Tuesday, 01 December 2009 13:33

Iratarri gazte erakundearen 2009ko Asanblada Orokorra Donostian izango da abenduaren 19an, larunbatean, Aralarreko egoitzan. Bertan Hego Euskal Herriko gazteek aurten Iratzarrik egindako lanaren inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dute eta datorren urteari begira proposamenak egin eta erabakiak hartuko dituzte.

Iratzarri 2004an sortu zenetik, gero eta gazte gehiago parte hartzen ari dira Aralarreko gazte erreferentearen barruan. 2010an gazte talde independentista eta ezkertiarrak ospatuko duen bere II. Biltzarrari begira, Iratzarriren Asanblada Orokorrak arlo politikoari zein antolakuntzari ekingo die.

Gehio irakurri...
 
Iratzarrik Segiren aurkako operazioa gogor salatu du Inprimatu Email
Tuesday, 24 November 2009 16:51
Hego Euskal Herrian Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak buruturiko makro-operazioa salatu nahi du Iratzarri gazte erakundeak. Aralarreko gazte erreferentearen ustez, 34 gazte atxilotu izana euskal herritarron bake nahiaren aurkako bidegabekeria da.

Zentzu horretan, Audientzia Nazionala behingoz desager dadila berriro ere eskatu nahi du Iratzarrik, eta gazteriaren aurkako errepresioari  amaiera emateko exijitu die Espainako Barne Ministerioari zein Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzari.
Gehio irakurri...
 
Indarkeria matxistaren aurka, erantzuna eta borroka Inprimatu Email
Monday, 23 November 2009 14:08

Emakumeokiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen burutuko dira Euskal Herri osoan azaroaren 25ean. Maiz zigorrik gabe geratzen den bortizkeria matxistarekin bukatzeko, Iratzarri gazte erakundeak ezinbestekotzat jotzen du alde batetik erantzun zuzena, eta bestetik indarkeria mota honi aurre egiteko baliabide guztiak martxan jartzea.

Esparru guztietan emakume izateagatik pairatzen ditugun diskriminazio eta desberdintasun egoeren ondorioa baita emakumeen kontrako genozidioa.

Gehio irakurri...
 
Iratzarri JERC-eko biltzarrean izan da Inprimatu Email
Tuesday, 17 November 2009 10:13

Joventuts de ERC-k (JERC) antolaturiko XXII. Biltzarrean presente egon zen Iratzarriren ordezkaritza bat. Herrialde Katalanetako gazte erakunde independentista antolakuntza arloan zein maila politikoan erreferentea dela baieztatu du berriro ere Iratzarrik. Zentzu honetan, Iratzarrik JERC zoriontzen du egindako lanagatik.

Erakunde biak etorkizunean elkarlanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute, gazteon arazoei ezkerreko ikuspegi independentista batetik erantzun ahal izateko.

 
Gazteok sufritzen dugun egoera ezkerretik gainditu behar dela adierazi du Iratzarrik Inprimatu Email
Friday, 13 November 2009 12:55
Iratzarrik Euskal Herriko gazteriak sufritzen duen prekarietate ekonomiko eta soziala salatu nahi du, egoera hau gainditzeko apustua eginez.

Aralarreko gazte erreferentearen ustetan, gazteok azken urteotan jasan ditugun politika neoliberalek arazo larriak eragin dituzte. Zentzu honetan, PPk, PSEk eta PNVk sinatutako akordio fiskal eta ekonomikoa eskuinekoa eta gazteon aldarrikapenen aurkakoa dela adierazi du gazte erakundeak.
Gehio irakurri...
 
Azaroak 9: Faxismo, sexismo, diskriminazio eta arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna Inprimatu Email
Thursday, 05 November 2009 18:56

Faxismoaren aurkako nazioarteko eguna dela eta,  azaroaren 9an Bilbon burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu dio Iratzarrik euskal gazteriari. "Kristal apurtuen gaua" ez ahazteko eta azken urteotan Euskal Herrian sufritzen ari garen eraso faxistak salatzeko asmoz, Iratzarrik bat egiten du Sare Antifaxistak eta EHGAM-ek deituriko elkarretaratze honekin.

Berriro ere Aralarreko gazte erreferenteak bere konpromiso antifaxista berretsi nahi du eta datozen urteetan lan egingo du mobilizazio hauek Euskal Herri osoan zehar burutu daitezen. Kontzentrazioa azaroaren 9an, astelehenean, 19:30etan izango da Arriaga antzokiaren aurrean (Bilbon).

 
Ares-en argazki kentze sinbolikoa egin du Iratzarrik Legebiltzarraren aurrean Inprimatu Email
Friday, 23 October 2009 13:15

Iratzarriko militante talde bat bildu da Eusko Legebiltzarraren aurrean ekintza sinboliko bat egiteko: Herrizaingo den Sailburu Rodolfo Aresen dimisioa eskatzea bere argazkiak kenduz.

Iratzarrik aipatu duenez "pertsona guztien oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituen pertsona bat ezin da Eusko Jaurlaritzako Sailburu izan" eta honen ondorioz bere "berehaleko dimisioa" eskatu du gazte erakundeak.

Gehio irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 6 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari