|
Hegoaldeko Koordinakundea urriaren 24an |
|
|
|
Thursday, 22 October 2009 12:45 |
|
Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du urriaren 24an Gasteizko Aralarren egoitzan. Asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Urte amaierarako ekintzak prestatuko dituzte iratzarkideek.Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.
|
|
|
Erantzun zuzena mehatxu faxistei Durangon |
|
|
|
Sunday, 18 October 2009 21:56 |
 Ehun pertsona baino gehiago bildu dira Durangoko Andra Marin Markel Ganboarekin elkartasuna adierazteko eta eraso faxista eta homofoboak salatzeko Elkarretaratzean mehatxatzaileei gogoratu zaie: "Zuek baino gehiago gara, zuek baino elkartuagoak gaude". Hona hemen ekitaldian irakurritako testua: |
|
Gehio irakurri...
|
|
Eskubide guztiak guztiontzat, gazteok kalera! |
|
|
|
Friday, 16 October 2009 11:27 |
Iratzarrik bat egin du larunbaterako ‘Askatasunen alde. Eskubide guztiak guztiontzat’ lelopean gehiengo sindikalak deitutako manifestazioarekin.
Gazteei kalera irteteko deia egin die Iratzarrik, berriro ere Euskal Herriko gazteriak askatasun zibil eta politikoen aldeko konpromisoa erakutsi dezan. Aralarreko gazte erreferentearen ustez, bakea eta konponbidearen aldeko mobilizazio garaia heldu da. |
|
Pobrezia eta transfobiaren aurkako ekitaldietan parte hartuko du Iratzarrik |
|
|
|
Thursday, 15 October 2009 21:15 |
|
Gazte erakunde ezkertiarrak parte hartuko du urriaren 16an eta 17an burutuko diren mobilizazioak Euskal Herrian zehar. Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna dela eta ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte eragile eta mugimendu sozialek Hegoaldeko hainbat hiritan.
Bestalde, transexualitatea gaixotasuna ez dela aldarrikatzeko, kalera ateratzeko deia egin dute hiriburu guztietan, transexualen eta intersexualen borroka egunaren harira. |
|
Iratzarriko militante batek mehatxu faxista eta homofoboak jaso dituela salatu dute |
|
|
|
Wednesday, 14 October 2009 19:49 |
|
Aralarreko eta Iratzarriko kide Markel Ganboak hainbat mehatxu jaso dituela salatzeko, prentsaurrekoa egin dute Durangon.
Mehatxu faxista eta homfoboak salatzeko kontzentraziora deitu dute larunbaterako, urriak 17, goizeko 12:00etan Andra Mari elizpean. Hona hemen irakurri den adierazpen osoa:
|
|
Gehio irakurri...
|
|
Mobilizazio antifaxisteetan parte hartzeko deia luzatu du Iratzarrik |
|
|
|
Saturday, 10 October 2009 21:54 |
|
Iratzarri gazte erakundeak egunotan Iruñean burutuko diren ekintza antifaxisteetan parte hartzeko deia luzatu dio euskal gazteriari, Falangek egingo duen manifestazioa zein Urriak 12ko ospakizunen aurrean. Berriro ere, Iratzarrik faxismoaren erasoei erantzutea ezinbestekotzat jotzen du. Gora Euskal Herria antifaxista! |
|
Miliziano eta gudariei omenaldia Elgetan |
|
|
|
Saturday, 03 October 2009 16:48 |
|
Iratzarrik Elgetan (Gipuzkoa) burutuko den 1936ko gerrarko gudari eta milizianoei omenaldian parte hartzeko deia zabaldu du. Gazte erakundearen ustez oroimen antifaxista ezinbestekoa da ezker independentistarako eta bide horretan gazteon inplikazioa aldarrikatu nahi du. Ekitaldia urriaren 4an, 11:30etan egingo da, Elgetako plazatik Intxortako ateraino.
|
|
Gazteok ere: Ezkerreko alternatiba abertzalea sendotzen! |
|
|
|
Friday, 25 September 2009 11:09 |
|
Aralarren IV. Biltzarraren aurrean, Mugimendu politiko eta sozial honetan parte hartzen ari garen gazteok gure konpromisoa berretsi nahi dugu ezker abertzale zibil eta zabalaren ilusioz beteriko proiektu honekin.
Orain dela urte batzuk Euskal Herrian bizi garen gazteon arazoei aurre egiteko beharra ikusten genuelako Iratzarri gazte erakundea eratzea erabaki genuen. Urteak joan ahala, Aralarrek ordezkatzen duen ezker abertzelak badu kalean esplotazio sozial eta nazionaletik libre dagoen herri baten alde lan egiten duen gazte ahots bat.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
Eserialdi batengatik 12 gazteren kontrako epaiketa bertan behera uztea eskatu du Iratzarrik |
|
|
|
Tuesday, 22 September 2009 16:49 |
|
Iratzarrik 2007ko maiatzean gaztetxeen aldeko eserialdi batean parte hartu izanagatik Iruñean burutzen ari den 12 gazteren aurkako epaiketa salatu nahi du. Gazte erakundearen ustez, desobedientzia zibila ezin da delitua izan eta gazteon aurkako kriminalizazioari aurre egiteko deia zabaldu du. Zentzu honetan, epaiketa bertan behera uztea eskatu du Aralarreko gazte erreferenteak. Gainera, Iratzarrik bere elkartasun osoa zabaldu nahi die 12 epaitutako gazteei.
|
|
Etxerat-en manifestazioan presente izango da Iratzarri |
|
|
|
Friday, 11 September 2009 16:09 |
|
Iratzarrik bat egiten du larunbat honetarako Etxerak-ek egin duen deialdiarekin. Berriro ere euskal presoei dagozkien eskubideak aldarrikatu nahi ditu Iratzarrik, eskubide guztiak pertsona guztientzat eskatuz.
Aralarreko gazte erakundeak dispertsioa zein errepresio jarrera guztiak amai ditzala exijitzen du eta manifestazioan parte hartzeko deia zabaltzen dio euskal gazteriari. Euskal presoak, Euskal Herrira! |
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Page 7 Hurrengoarena: 14 |