Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Diada Nacional de Catalunyan parte hartuko du Iratzarrik Inprimatu Email
Tuesday, 08 September 2009 14:09

Gazte militante talde bat presente egongo da JERC-ek Kataluniako Egun Nazionala (Irailak 11) dela eta ospatzen dituen ekitaldietan.

Honetaz gainera, Iratzarriko ekintzaileek Blanesen (Girona) egingo den Herrien Autodeterminazioaren aldeko IV. Egunean parte hartuko dute, JERC-ek gonbidatuta. Bertan Iratzarriren borroka eta ideiak azalduko dituzte iratzarkideek.

Gehio irakurri...
 
Iratzarrik bat egiten du AEBen base militarren aurkako Munduko Egunarekin Inprimatu Email
Wednesday, 02 September 2009 19:38
Latinoamerikako AEBen base militarren presentziaren aurkako Nazioarteko Egunaren aurrean, Iratzarrik bere atxikimendua adierazten die Bilbon zein Gasteizen deituriko protesta ekintzei, eta gazteria bertan parte hartzera animatzen du. Herrien subiranotasunaren alde, Gora Latinoamerika gorria!

Deialdiak: Irailak 3, osteguna. Gasteizen: Andra Mari Zuriaren enparantzan, 19:00etan / Bilbon: Venezuela enparantzan (B. Aires kalean), 19:00etan
 
Iratzarrik poliziak gazteriaren aurka darabilen bidegabekeria eta indarkeria salatu du eta zigorgabetasuna salatzeko deia egin du Inprimatu Email
Tuesday, 25 August 2009 12:55

Iratzarrik, Aralarren gazte erreferenteak, azken hilabeteotan Euskal Herrian ematen ari den errepresioaren igoera salatzen du, eta kezkarik sakonena adierazten du herri honetako gazteei eragiten baitio.

Iratzarrik, alde batetik, azken asteotako Ertzaintzaren jokamolde kuasimilitarra salatu nahi du, eta bestetik, hiritarren segurtasunaz arduratzen den gorputz batenak baino, talde paramilitarren berezkogoak diren eraso eta mehatxuen berri jaso du.

Gehio irakurri...
 
Iratzarrik Nafarroan eskuin muturrak Aralarri egindako jazarpena salatzen du eta gazteriari dei egiten dio altxa dadin Inprimatu Email
Sunday, 16 August 2009 12:22

Aralarren gazte erreferentea Iratzarrik, Nafarroan eskuin mutur politiko eta mediatikoak Aralarren aurka egiten ari den jazarpena salatu nahi du. Gazte erakundearen iritziz, Nafarroan sobera arrazoi daude inongo erakunde armaturi babesa ez emateko, tartean Estatuko Segurtasun Gorputz eta Indarrak.

Gehio irakurri...
 
Hegoaldeko Koordinakundea abuztuaren 15an Bilbon Inprimatu Email
Monday, 10 August 2009 18:42
Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du abuztuaren 16an Bilboko Aralarren egoitzan. Asanblada arratsaldeko 16:30etan hasiko da.

Bertan iratzarkideek datorren kurtso politikoa prestatuko dute. Bilboko Aste Nagusia dela eta, gazte erakundeak prestaturiko kanpaina berezia zabalduko dute Iratzarriko ekintzaileek. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.
 
Gaztesarea.net-en aurkako operazio polizala salatu du Iratzarrik Inprimatu Email
Thursday, 30 July 2009 12:47

Uztailaren 29an Gaztesarea.net atari digitalaren aurka egindako operazioa salatu du Iratzarrik, adierazpen askatasunaren erasotzat hartuz. Atxilotuen bereahalako askatasuna eskatu du gazte erakundeak.

Gehio irakurri...
 
Dia da Patria Galegan parte hartu du Iratzarrik Inprimatu Email
Monday, 27 July 2009 19:23
Iratzarrik Dia da Patria Galegaren inguruan egindako ospakizunetan parte hartu zuen Compostelan, Galiza Nova gazte erakundeak egindako gonbidapenari erantzunez. Aralarren gazte erreferenteko ekintzaileek Festigal jaialdian eta Galizar nazioaren eguneko manifestazioetan egoteko aukera izan zuten besteak beste.

Iratzarrik Galiza Nova zoriondu nahi du egindako lanagatik eta Galiza ezkertzale eta independentearen aldeko borrokan jarraitzera animatzen du.
 
Iratzarriren II. nazio jardunaldien adierazpena: Gazteona, ezkerreko alternatiba abertzalea! Inprimatu Email
Sunday, 19 July 2009 21:09

Giro ezin hobean, dozenaka gaztek parte hartu dute Iratzarriren II. nazio jardunaldietan, Hondarribian. Bertan Aralarreko gazte erreferenteak bere heziketa prozesuari jarraipena eman dio. Iratzarriren adierazpena hemen dago irakurgai.

"Azken lau egun hauetan zehar Iratzarriren II. nazio jardunaldiak burutu ditugu. Parte hartu dugun gazteok hainbat tailer, ekitaldi, hitzaldi eta eztabaida egin ditugu. Hona hemen iratzarkideok lortutako ondorio nagusiak:

Gehio irakurri...
 
Iratzarriren II. nazio jardunaldiak aurkeztu dituzte Inprimatu Email
Monday, 13 July 2009 19:35
Iratzarrik bere II. nazio jardunaldiak aurkeztu ditu Donostian egindako prentsaurrekoan. Iratzarkideek azaldu dutenez helburua da, azken urte honetan egindako lanaren balorazioa eta analisia egiteaz gainera, datorren kurtso politikoa prestatzea. Uztailak 16tik 19ra izango dira topaketak Hondarribiko aterpetxean.
 
Jardunaldien leloa "Gazteona, ezkerreko alternatiba abertzalea!" da. Gazte erakundearen ustez lelo hori hauteskunde esparrutik atera behar da eta gizarteratu, ezkerreko alternatiba abertzalearen ideia delako nagusia eta ilusiorik gehien sortzen duena Euskal Herriko gazteriaren artean.
 
Jardunaldien egutegia hemen dago ikusgai.
Gehio irakurri...
 
Iratzarrik G-8aren aurkako mobilizazioekin bat egiten du Inprimatu Email
Thursday, 09 July 2009 19:48

Iratzarrik bat egiten du G-8 Akatu! plataformak manifestaziorako egin duen deialdiarekin.

G-8ak ez ditu ez demokrazia ezta giza eskubideak errespetatzen. Beren burua munduaren gidari izendatu duten Estatu hauek ez daukate planeta osoaren izenean sistema kapitalista eta esplotatzaile hau mantentzeko erabakirik hartzeko zilegitasunik, ezta erabaki horiek gizatasun edota ingurugiroaren inguruko kezkei erantzuteko irtenbide bezala mozorrotu nahi dituztenean.  G-8 Estatu horietan sortutako oligarkia eta enpresa transnazionalen interesen defendatzaile baino ez da, kapitala liberalizatzen du, eskubideak urratzen dituen bitartean.

Gehio irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 8 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari