|
|
|
E-28: Lesbiana, gay eta transexualon askapenerako eguna |
|
|
|
Thursday, 25 June 2009 20:47 |
|
Ekainaren 28an lesbiana, gay eta transexualen askapenerako nazioarteko eguna ospatzen da, eta Iratzarrik Euskal Herrian izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du euskal gazteria. Gazte erakundearen aburuz ezinbestekoa da borroka honekin jarraitzea eta kalera irtetea, oraindik ere gertatzen diren eraso transfobo eta homofoboei erantzun irmoa emateko.
Patroi heterosexistek eta kontsumistek ezarritako normalizazio eta asimilazio prozesuaren aurrean, gazte guztiok nahi dugun genero eta orientazio sexualarekin identifikatzearen aldeko apustua egiten du Iratzarrik. Zentzu horretan genero eta sexu askapena aldarrikatu eta bereziki lesbiana eta transexualen ikusgaitasuna bultzatuko du egun hauetan zehar. |
|
Hegoaldeko Koordinakundea ekainaren 20an |
|
|
|
Saturday, 20 June 2009 14:15 |
 Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du maiatzaren 20an Bilboko Aralarren egoitzan. Asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Beste gai batzuekin batera, iratzarkideek euren II. Nazio jardunaldiak prestatuko dituzte. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera. |
|
Garoña itxi orain! |
|
|
|
Monday, 08 June 2009 14:41 |
|
2009ko Uztailean amaituko da Garoña ustiatzeko baimena eta Iratzarrik Garoña baimena ez luzatzeko eta zentrala berehala ixteko eskatzen dio Espainiako Gobernuari, PSOEk hauteskunde programan agindu bezala.
Garoñako zentral nuklearra Espainiar Estatuko zentralik zaharrena da. Zentralaren oraingo egoera txar-txarra da, zahartze-sintoma larriak agertzen ditu eta.
Garapen ereduari eta energia ereduari buruzko sakoneko eztabaidaren beharra azpimarratu du Iratzarrik, eta etorkizuna, egotekotan, energia berriztagarrien eskutik etorriko dela ziur dago. Zentzu horretan, energia nuklearraren guztiz gaitzesten du; bere eginez mugimendu ekologistak energia nuklearra arbuiatzeko erabilitako argudioak. Hona hemen energia nuklearraren aurkako hamar arrazoi: |
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarrik frentista eta atzerakoitzat jotzen du JSEk EGKren langileak m-21ean greba egiteagatik eraso izana |
|
|
|
Wednesday, 03 June 2009 12:29 |
|
Aralarren erreferente gazteak PSEren gaztediek Euskadiko Gazte Kontseiluaren (EGK) talde teknikoak pasa den maiatzaren 21en grebarako duen eskubideaz baliatzea galarazten saiatzea dutela salatu nahi du, baita ere horretarako eskuin atzerakoienari dagozkion baliabide eta argudioak erabili izana. Iratzarrik JSEri gogorarazi nahi die euskal sindikalismoaren gehiengoak egindako deialdiaren ustezko motibazio politiko hori nahikoa izango zela berau debekatzeko, horregatik, kexuren bat badute, galde diezaietela hainbeste defendatzen duten antolaketa juridiko espainiar hori aplikatzen dutenei. Bitartean, langileek, tartean EGKkoek, grebarako duten zilegizko eskubidea onartzea beste aukerarik ez dute izango. |
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarrik Europan borrokatzeko deia zabaldu du |
|
|
|
Saturday, 30 Maiatza 2009 17:32 |
|
Iratzarrik gazte ekitaldia burutu du Nafarroako hiriburuan Aralarri eta "Independentistak eta Ezkertiarrak" koalizioari babesa erakusteko. Bertan Herri Katalanetako JERC erakundearen ordezkariak egon dira, eta ekitaldiak Galiza Novaren atxikimendua ere jaso du.
Iratzarrik apustu tinko bat egin du gazte eta langileon Europa baten alde, lan baldinta duinak bermatuko dituena, 35 orduko lanaldia bultzatuz eta aldi baterako lan-enpresak desagerraraziz. Hezkuntza mailan, Iratzarkideek salatu dute Bolonia prozesuak suposatzen duen unibertsitate eredu merkantilista, elitista eta uniformea, Unibertsitate publikoa, euskalduna eta Europa eta munduarekin benetako harremana duena erreklamatuz.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
JERC, Galiza Nova eta Iratzarriren manifestua: Hau da nahi dugun Europa |
|
|
|
Tuesday, 26 Maiatza 2009 22:06 |
|
ERC, BNG eta Aralarreko gazte erakundeek (JERC, Galiza Nova eta Iratzarri) "Independentistak eta Ezkertiarrak / Europa de los Pueblos - Verdes" koalizioari babesa eman diote manifestu honen bidez eta ekainaren 7an, hauteskundeak direla eta, gazteriari mobilizatzeko deia luzatu diote erakunde ezkertiar eta independentistek.
Manifestua hemen dago irakurgai. Ekainaren 7an, "Independentistak eta ezkertiarrak" hautatu. Langileen Europaren alde, bozkatu ARALAR!
Iratzarrik gazte ekitaldi nagusia egingo du larunbatean, maiatzak 30, Aduanaren Txokoa Plazan, Iruñean, goizeko 12etatik aurrera. Bertan hautagaiak zein JERC eta Galiza Novako kideak egongo dira.
|
|
Gehio irakurri...
|
|
Iratzarrik modu aktiboan parte hartu du greba orokorreko mobilizazioetan |
|
|
|
Thursday, 21 Maiatza 2009 22:43 |
Iratzarri gazte erakundeko kideek modu aktiboan parte hartu dute Hego Euskal Herrian sindikatu abertzaleek deitutako mobilizazioetan. Greba orokorra prestatzeko ekintzetan ere modu aktiboan parte hartu zuen Iratzarrik: kartelak, pankartak eta milaka pegatinak jarriz.
Iratzarriren grebaren balorazioa oso ona izan da ikasle eta langile gazteen artean gehiengoak bat egin duelako deialdiarekin. Iratzarkideen ustez orain da garaia mobilizazioekin jarraitzeko, kapitalismoaren aurka eta bestelako eredu sozial baten alde. Zorionak euskal langileriari! Euskal gazteria aurrera! |
|
Grebarako deia egin du Iratzarrik |
|
|
|
Wednesday, 20 Maiatza 2009 13:29 |
|
Iratzarrik, Aralarreko gazte erreferenteak, euskal gazteria guztiari grebarako deia zabaldu dio maiatzaren 21ean Hegoaldeko gehiengo sindikalak deituriko greba orokorra dela eta. Greba egiteaz gain, Iratzarkideek aktiboki parte hartuko dute Nafarroan eta Euskal Autnomi Erkidegoan abiatuko diren pikete eta manifestazioetan.
Berriro ere Iratzarrik gazteok sufritzen dugun prekarietatea gogora ekarri nahi du, izan ere pasa den urtean gazteon artean egin ziren kontratuak %95ak prekarioak ziren, sindikatuen arabera. Hamaika arrazoi dugu, Gazteok prekarietateari, GREBA ORKORRA!
|
|
Maiatzak 17: Homofobia eta transfobia akatu! |
|
|
|
Thursday, 14 Maiatza 2009 18:47 |
|
Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, maiatzaren 17an, Iratzarri gazte erakundeak homofobia eta transfobiaren kontra borrokatzeko deia zabaldu nahi dio euskal gazteriari. Gazte ezkertiar eta abertzaleen ustez Euskal Herrian gaur egun jasaten den homofobia eta transfobia nabaria da, eta horregatik denon konpromiso militantea ezinbestekoa da errealitate hau aldatzeko.
Berriro ere Iratzarrik exijitu du transexualitatearen despsikiatrizazioa, transfobia baita benetako gaixotasuna, eta homo-transfobia erauzteko neurriak eskatu ditu. |
|
Gehio irakurri...
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Page 9 Hurrengoarena: 14 |