Web territorialak

Estekak

aralar
NA-BAI
aht
g8 askatu
18/98
ehgk

SARE SOZIALAK

facebook iratzarri
tuenti iratzarri
youtube iratzarri

Sarrera




.
SiteGround web hosting Joomla Templates
Ongi etorri
Iratzarri AHT-ren aurkako mobilizazioetan izango da, elkarlanerako deia eginez Inprimatu Email
Thursday, 07 Maiatza 2009 14:55

TAVIratzarri gazte erakundea presente izango da datorren maiatzaren 9an Iruñean izango den manifestazioan, bere AHT-ren aurkako jarrera eta tren sozialaren aldeko apustua zabaltzeko.

Iratzarriren ustez Abiadura Handiko Trena ez da Euskal Herriak behar duen trena, baizik eta desarrollismoaren esanetara dagoen azpiegitura.

Zentzu honetan gazte ekintzaileek tren soziala aldarrikatu nahi dute, eskualdeak batzen eta ingurumena babesten duena.

Gehio irakurri...
 
"Etxebizitza, non? Mileurista, nor?" kanpainaren bukaerako ekitaldia Iruñean Inprimatu Email
Thursday, 07 Maiatza 2009 14:36
Iratzarrik abiaturiko prekarietatearen aurkako eta etxebizitza eskubidearen aldeko kanpainari amaiera emango diote iratzarkideek maiatzaren 9an, larunbata, Iruñean. Ekitaldian, Iratzarrik etxebizitzarako eskubide subjektibo eta unibertsala zein lan baldintza duinak aldarrikatuko ditu.
 
Iratzarkideekin batera, Aritz Romeok, Iruñeako zinegotzia eta Txentxo Jimenez-ek, Nafarroako parlamentaria, hizta hartuko dute arlo honetan Aralarrek dituen proposamenak aurkezteko. Eguerdiko 12etan izango da ekitaldia, Aralarreko egoitzan.
 
Hegoaldeko Koordinakundea maiatzaren 2an Inprimatu Email
Friday, 01 Maiatza 2009 19:01
Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du maiatzaren 2an Donostiako Aralarren egoitzan. Asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Bertan iratzarkideek grebarako zein beste mobilizazioetarako ekintzak prestatuko dituzte. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.
 
Maiatzak 1: Gazteok prekarietateari greba! Inprimatu Email
Wednesday, 29 April 2009 21:15

Iratzarrik deia luzatzen dio euskal gazteriari maiatzaren 1ean mobilizazioetan parte har dezan. Gazte erakundeak gogor kritikatu du gazteok ditugun lan baldintzak Euskal Herri osoan, prekarietatez eta langabeziaz beteta. Iratzarriren ustez greba da egoera larri honi aurre egiteko irtenbide bakarra.

Berriro ere euskal langileei batasunerako deia luzatu nahi die Iratzarrik eta gazte ezkertiar independentistak datorren maiatzaren 21ean grebarako deialdia egin duten euskal sindikatuen manifestazioetan egongo direla azpimarratu du erakundeak.

 
Bolonia prozesuaren inguruko tailerra egin zuen Iratzarrik Inprimatu Email
Monday, 27 April 2009 13:09

Hogei bat iratzarkide bildu ziren pasa den maiatzaren 25an Eibarren Bolgna prozesua aztertzeko eta eztabaidatzeko. Parte hartzaileen ustez argi geratu da Bologna merkatu prozesua baino ez dela, kapitalismo globalak beharren esanetara egindakoa. Honen ondorioz, jakintza bilatu ordez elite baten onura ekonomikoa bultatzen duen prozesua da Bologna.

Beste hizlarien artean, Luis Alegre "Bolonia no existe"  liburuaren egilea gonbidatu zuen Iratzarrik, Bolognari buruzko husnarketa orokorra egin zuena, prozesu honen mitoak eta errealitateak argi utziz. Tailer honekin Iratzarrik jarraipena eman zion bere heziketa dinamikari, uztailean amaiera edukiko duena Hondarribian.

 
"Haz que suceda" leloarekin PSE eta PPren arteko akordioa salatuko du Iratzarrik. Inprimatu Email
Wednesday, 22 April 2009 13:52

Iratzarri gazte erakundeak, Aralarreko gazte erreferenteak, abian jarri du bere kanpaina berria Euskal Autonomi Erkidegoan, PSEk eta PPk osaturiko akordioa salatuz. Iratzarriren ustez EAEko gazteriaren gehiengoa ezkertiarra eta abertzalea da eta PSEk egindakoa iruzurtzat jotzen dugu Aralarreko gazteok, Nafarroan egin zuten bezala.

“Haz que suceda. Ezkerreko alternatiba abertzalearen alde” kanpainak salatu nahi du, alde batetik, fronte espainolistak egindako akordioa, gizartean ez den gehiengoa Legebiltzarrean erabiliz. Iratzarrik gogor kritikatu nahi du PSEk zabaldutako mezua EAEko gazteen artean: Hau al da hitzeman zuten aldaketa? HIESAk milioika pertsona hil dituenean preserbatiboaren eta abortoaren kontra dagoenari Legebiltzarraren mahairen presidentzia oparitzea ba al da jarrera ezkertiarra eta sozialista?

Gehio irakurri...
 
Iratzarri bat dator greba orokorrarekin Inprimatu Email
Wednesday, 15 April 2009 17:59
Iratzarri gazte erakundeak bat egin du Hegoaldeko gehiengo sindikalak deituriko greba orokorrarekin datorren maiatzaren 21erako. Ezkerreko gazte erakundearen ustez orain inoiz baino gehiago gazteok sufritzen dugun prekarietateari aurre egiteko mobilizazioa beharrezkoa da, langileoi dagozkigun eskubideen alde.
 
Iratzarkideak jada hasi dira greba prestatzen eta euskal gazteriari grebarako ekintza guztietan parte hartzeko deia luzatu dio erakunde abertzaleak. Gora greba orokorra!
 
Aberri Eguna: Euskal Herria, ezkerretik Inprimatu Email
Wednesday, 08 April 2009 16:44

Datorren Aberri Eguna dela eta Iratzarrik deia luzatu nahi die euskal gazteei izango diren mobilizazioetan parte har dezaten. Hegoalde osoan osaturiko gobernu frontisten eta espainiar nazionalisten aurrean, Iratzarri gazte erakundeak erantzuna emango dien mugimendua ezinbestekotzat jotzen du.


Iratzarrik elkarlanerako mezua zabaltzen die erakunde abertzaleei, autodeterminaziorako eta independentziarako bidean.

Gehio irakurri...
 
JERC eta Iratzarriren arteko bilera Inprimatu Email
Tuesday, 07 April 2009 17:06

Herri Katalanetako JERC-eko eta Iratzarriko ordezkaritzak bildu ziren Bilbon hurrengo Europar Parlamenturako  hauteskundeei  begira, bi erakundeen arteko elkarlana bultzatzeko asmoz. Ildo honetan ezkerreko erakunde independentistek babesa eman diote ERCk eta Aralarrek osaturiko koalizioari.

Iratzarrik eta JERC-ek etorkizunean elkarlanerako bideak jorratuko dituztela adostu dute, bi nazioetako gazterien arazoen aurrean erantzun bateratuak eman ahal izateko.

 
Hegoaldeko Koordinakundea apirilak 4, Iruñean Inprimatu Email
Wednesday, 01 April 2009 12:41

Hilabete honetako Iratzarriren Hegoaldeko Koordinakundea datorren larunbatean, apirilak 4, Nafarroako hiriburuan egingo du erakundeak. Ekintzaile guztiak biltzen dituen asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Aralarreko gazte guztiei zabalik.


Greba Orokorra dela eta egingo diren ekintzak erabakiko dira. Bestalde, Iratzarriren udako heziketa jardunaldiak zein beste mobilizazioen inguruan eztabaidatuko dute iratzarkideek.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Page 10 Hurrengoarena: 14

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari