Ekainak 2: Sexu langileak ere, euren eskubideen jabe PDF Inprimatu Email
Wednesday, 02 June 2010 17:34

Iratzarrik salatu nahi ditu, sexu langileen nazioarteko egunean, gai honen inguruan ematen diren jarrera hipokritak eta eskatzen du kolektibo honen aldarrikapenak aintzat hartzea. Gazte erakundearen iritziz, sexu lana kriminalizatuta dago eta honek eragiten ditu esplotazio sexuala eta kolektibo honen lan eskubideen ukatzea.

Aralarreko gazte erreferenteak gogorarazi nahi du sexu langileek bere gorputza erabiltzeko eskubidea dutela, eurentzako kaltegarria ez dela uste duten heinean.


Halaber, gazte erakundeak azpimarratu nahi du pertsona hauek onartutako harreman sexualak izateko eskubidea dutela, genero, orientazio sexual, jatorri zein ordainketa dagoen ala ez kontuan hartu gabe.
 

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari