|
Saturday, 05 June 2010 16:03 |
 Iratzarrik bere konpromiso antimilitarista, bakezale eta ekologista berretsi du eta bat egiten du Bardeetako Poligonoaren itxieraren aldeko mobilizazioekin. Erakunde ezkerzaleak gogorarazi nahi du poligonoa parke naturala eta biosferako erreserba mundiala den gunean kokatuta dagoela eta poligonotik gertu bizi diren pertsonen segurtasuna eta osasuna kolokan jartzen dituela.
Halaber, Aralarreko gazte erreferenteak salatu nahi du administrazioen gastu militarra hazten doan bitartean, gastu soziala murrizten ari direla pobreziaren arriskua areagotuz. |