Iratzarrik bat egiten du sindikatuek deituriko mobilizazioekin PDF Inprimatu Email
Thursday, 10 June 2010 11:40

Iratzarrik bat egiten du euskal gehiengo sindikalak deituriko mobilizazioekin eta Euskal Herriko gazteriari parte hartzeko deialdia luzatzen dio. Erakunde ezkertzalearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak planteatu dituzten neurriek krisialdiari aurre egiteko langile eta gazteoi kalte egiten digute eta banka eta enpresari handiei mesede egiten diete.


Gazte erakundeak uste du krisi garaian kalitatezko zerbitzu publiko eta lanpostu publikoen aldeko apustua egitea beharrezkoa dela eta salatu nahi du neurri horiek zerbitzuen ahuldura eta pribatizazioa helburu dutela.

Gora langileon borroka!

 

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari