Gazteak eta emakumeak, krisiaren kaltetuenak PDF Inprimatu Email
Thursday, 17 June 2010 18:05

"Antolatu, borrokatu, lortu!" kanpainaren jarraituz, Iratzarrik "Gazteria, emakumeak eta krisia" izeneko hitzaldia-eztabaida irekia antolatu du EHUko Donostiako campusean. Bertan Mertxe Larrañaga EHUko ekonomia irakasleak eta Igor Mera ESK-ko sindikalistak eta EGKren presidente ohiak parte hartu dute.

Larrañagak bankarioa eta finantzieroa den krisi hau hiritarren artean zabaldu izana salatu du, eta emakumeenganako duen eragin zuzena aipatu du: emakumeak ez daude erabaki guneetan, eta gainera, enplegu prekarioagoa eta soldata txikiagoak dituzte. Besteak beste, Iparraldeko ekonomiek BPGren %25a erabili dutela bankuen erreskaterako esan du ponenteak.


Igor Merak greba orokorraren aldeko apustua egin du, irtenbide bakarra delako murriztailea eta injustua izango den lan erreformaren aurrean. Merak aipatu duenez, prekaritatearen zabalkuntza dakar erreformak, eta gazteriaren artean langabezia Hego Euskal Herrian %20tik gora dagoela gogoratu du.

Iratzarrik eskertu nahi die ponentei etorri izana, eta gazteen arteko eztabaiden eta hitzaldien dinamikarekin jarraitzeko asmoa erakutsi du.

 

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari