Hainbat gazte mugimenduk Greba Orokorrera deitu dute PDF Inprimatu Email
Friday, 25 June 2010 11:45
Iratzarrik, beste gazte mugimenduekin batera, E29ko Greba Orokorrera dei egin du
Euskal Herriko hainbat gazte mugimenduk prentsaurrekoa eman dute Bilbon BBVAk duen egoitzaren aurrean ekainaren 29ko Greba Orokerrerako dei bateratua eginez.

Euskal ezker esparruko talde ugarik sinatu dute Greba Orokorraren aldeko manifestua: Iratzarri- Aralar Gazteak, Antikapitalistak, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna, Ezker Batua-Gazteak, Gazte Komunisten Kolektiboak eta Alternatibako gazteak.

Dokumentua hona hemen dago irakurgai

EKAINAREN 29AN GAZTEOK GREBARA!

Hemen bildutako sentsibilidade eta euskal ezker anitzeko aukera politiko ezberdinetako taldeok, Sindikatu ezberdinetatik Greba Orokorrerako egin den deialdiari gure babesa eman nahi diogu arrazoi ezberdinak medio:

1.- Greba Orokor hau barneraturik gauden kapitalismoaren krisi sistemikoaren erantzun moduan ari da gertatzen. Eskubide murrizketen bidez langile-klasea da krisiaren ondorioak ordaintzen ari dena. Gainera uste dugu krisi hau ez dela ez koiunturala eta ezta partziala ere. Sistemaren osoaren krisia da eta ondorioz, ez da soilik izaera ekonomiko eta finantzarioko krisia, ingurumen, elikagaien eta gizarteko krisia ere bada, alegia, neoliberalismoaren ondorioen krisia da.

2.- Gobernu ezberdinetatik, bai Foru Aldundiek ere (eta udal dezentek ere) hartutako neurri ezberdinak salatzen ditugu. Klase dominatzailearen neurrira egindako errezetak baitira, Nazioarteko Moneta Fondoaren, Munduko Bankuaren eta Europar Batasuneko agindu neoliberalen pean baitaude.

3.- Guk sortu ez dugun krisia ordaintzen ari gara. Langabezia, inongo diru-sarrerarik gabeko pertsonak, pobreziaren igoera, hipoteka ezin ordaindu izanagatik kalean gelditu diren pertsonak, gure lan baldintzen prekarietatea etab. bidez ari gara ordaintzen eta honen erantzuleak patronalean, bankan eta erakunde politiko ezberdinetan daude.

4.- Gazte talde eta erakunde ezberdinetako ordezkari gisa uste dugu berriro ere, gazteria izango dela krisiari erakundeetatik ematen zaion erantzunaren aurrean kalte gehien jasango dituena. Esan beharra daukagu gazteon gehiengoa krisian aurkitzen ginela hazkundearen garaia amaitu zela esan baino lehenagotik ere. Urteetan zehar maila ahulenekoa izatea jasan dugu (bekadun prekario, bekadun faltsu, behin-behinekotasuna, lan istripuak, soldata baxuak …) eta krisi kapitalistaren gizarteratze honek gure baldintza prekarioak areagotzea ekarri du eta prekarietate hori langileria osora zabaltzea.

5.-Krisiari aurre egiteko sistemaren, instituzioen eta bere alderdi politikoen erantzuna betikoa izan da: neoliberalismoak sortu dituen arazo sozial eta ekologikoak, neoliberalismo gehiagorekin aurka egitea:

- Gastu publikoaren murrizketa. Izaera sozialeko eta lanpostuak sortzen dituen partiden txikitzea, elizari, monarkiari, gastu militarrari egiten zaizkion ekarpenak bere horretan jarraitzen duten bitartean.

- Pentsio sistemaren erreforma: Erretiro adina 67 urtera atzeratzea, pentsioa kalkulatzeko lan denbora handitzea. Beronen pribatizazioa.

- Lan Erreforma. Kaleratzearen merketzea, negoziazio kolektiboaren zentralizazioa, kontratazio moduen flexibilizazioa eta kotizazio sozialen moduko lan kostuen gutxitzea dakarren Lan Erreforma aurrera eramatea.

- Gure gizarteko zaintza lanetan logika patriarkal bat mantentzea eta lanaren banaketa sexualean sakontzea.

- Biztanleria migratzailearen kriminalizazioa. Gutxi batzuk aberasteko urteetan eskulan merke bezala erabili ondoren, egun aurreiritzi sozialera, poliziaren jazarpenera eta babes gabe ustera menderatua izan dena.

- Lan publikoen areagotzean oinarritutako garapen eredua, hau gure planetarekin dugun erlazioan lehengoratzeko beharraren guztiz aurkakoa da.

6.-Hau guztiagatik, beharrezkoa eta urgentziazkoa dela iruditzen zaigu ekainaren 29ko greba orokor deialdia aktiboki babesteaz gain, berau prestatzea eta bertan parte hartzea. Herriz herri, zentrotik zentrora gure eskubideen defentsarako mugimendu indartsu bat eraiki behar dugu:

- Gazteria langile eta ikaslearen aldetik bere eskubideeen aurkako erasoei erantzun bezala.

- Krisia berau sortu dutenek; bankuek eta patronalak, eta ez soldatadun klaseak, ordaindu behar dutelako
- Zerbitzu eta oinarrizko prestazio sozialera hala nola osasuna, hezkuntza, gutxieneko dirusarrera errenta, etabar, dugun gure eskubide unibertsala suntsitzen duen gastuaren mozketaren aurka gaudelako.

- Eraso hauek langileek negoziazio kolektiboa aurrera eramateko duten gaitasun gainean berehelako eragina dutelako.

- Lanbide merkatuan gure etorkizuna hipotekatzearen aurka gaudelako.
- Bizitza duin baterako dugun eskubidearen alden eta gure eskubideak salgaitzat hartzearen aurka gaudelako.

Hau guztiagatik, azpian sinatzen dugun gazte taldeok, ekainaren 29ko greba orokorrean parte hartzera deitzen dugu gazteria, bere lanpostuan jasotzen dituen mehatxuei tinkotasunez erantzuteko eta dagoeneko zenbait hedabideetan lanean ari diren patronalaren piketeei aurre egiteko. Soilik langile klaseen mobilizazioaren bitartez izango gara gobernuek eta nazioarteko erakundeek inposatu nahi dizkiguten erasoak geldiarazteko gai.

EKAINAREN 29AN, GAZTEOK GREBARA!

Iratzarri-Aralar Gazteak, Antikapitalistak, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna, Ezker Batua-Gazteak, Gazte Komunisten Kolektiboak eta Alternatibako gazteak.

 

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari