Prekarietateak hiltzen du, mobilizazioa beharrezkoa da PDF Inprimatu Email
Saturday, 26 June 2010 16:54
Iratzarrik "Gazteria eta krisia: grebaren zergatiak" izeneko hitzaldi-eztabaida irekia antolatu du Bilboko La Bolsa gizarte etxean, "Antolatu, borrokatu, lortu!" kanpainarekin jarraituz. Jone Bengoetxeak, ELAko genero eta gazteria arduradunak eta Igor Merak, ESK-ko sindikalista eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente ohiak krisiaren jatorria, erreforma laboralaren xehetasunak eta grebaren zergatiak azaldu dituzte.

Besteak beste, enpleguaren prekarietatearen eta lan istripuen artean erlazio zuzena dagoela azpimarratu da. Horrela, langile gazte batek lan istripua izateko posibilitate bikoitza du langile esperientziadun baten aldean. Beste alde batetik, salatu egin da erreforma laboralak lan merkatuaren malgutasuna dakarrela eta Espainiako Gobernuak diru publikoarekin finantziatuko duela kaleratze indemnizazioen parte bat, eta honek eragingo duela enpleguen aldikotasunaren eta ezegonkortasunaren hazkundea. 

Iratzarrik eztabaida dinamikarekin jarraitzeko borondatea plazaratu du eta ponenteei eta etorri diren gazte guztiei hurbildu izana eskertu nahi die.     
 

Berezia

Antolatu, Borrokatu, Lortu!

Kanpainak

bategin
mileurista
PREST!
XXI mendeko sozialismoari