| Iratzarrik Segiren aurkako operazioa gogor salatu du |
|
| Tuesday, 24 November 2009 16:51 |
|
Hego Euskal Herrian Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak buruturiko makro-operazioa salatu nahi du Iratzarri gazte erakundeak. Aralarreko gazte erreferentearen ustez, 34 gazte atxilotu izana euskal herritarron bake nahiaren aurkako bidegabekeria da. Zentzu horretan, Audientzia Nazionala behingoz desager dadila berriro ere eskatu nahi du Iratzarrik, eta gazteriaren aurkako errepresioari amaiera emateko exijitu die Espainako Barne Ministerioari zein Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzari. Iratzarrik bere borondatea azaldu nahi du egoera honen aurrean ekintza bateratuak garatzeko euskal preso gazte guztien askapenaren alde. |