AHTren aurkako eta eskubide guztien aldeko manifestazioetan parte hartuko du Iratzarrik Inprimatu
Wednesday, 16 June 2010 14:26
Iratzarrik parte hartuko du asteburu honetan deitu dituzten manifestazioetan. Erakunde independentistak bat egin du AHTren kontrako manifestazioarekin, proiektu honen inguruan ez delako inongo eztabaida publikorik egon eta berretsi nahi du tren soziala eta garraio publikoaren aldeko apustua.

Beste alde batetik, Aralarreko gazte erreferenteak bere elkartasun osoa adierazi nahi die Donostiako Gazte Auzipetuei eta deialdia luzatu nahi dio euskal gazteriari mobilizazioetan parte har dezan.