Venezuelako alderdi iraultzaileko gazteriaren nazioarteko arduraduna Euskal Herrian izango da, Iratzarrik eta Gazte Komunistak gonbidatuta Inprimatu
Sunday, 11 July 2010 20:11

Abuztuaren 12tik 22ra arte David A. Gomez, PSUV alderdi bolibartarreko gazte erakundeko militantea (JPSUV) eta nazioarteko arduraduna Euskal Herrian izango da Iratzarri, Aralarreko gazte erreferentearen eta Gazte Komunistak-en eskutik. David A. Gomez JPSUV erakundeko sortzailetariko bat izan da, eta gaur egun Venezuelako gazte mugimendu sozialista eta iraultzailea herri honetako gazte eragilerik handiena da, milloi bat militante baino gehiago bilduz.


Bere bisita aprobetxatuz, eta ezkerreko gazte erakundeekin batera, beste gazte zein eragile sozial, politiko eta instituzionalekin bilduko da JPSUVeko arduraduna, eta bertan Venezuelako egoera eta errealitateari buruz mintzatuko da, Euskal Herriko gazteen aldarrikapenak jasotzeko asmoz.

Venezuelako independentziaren 200. urteurrena ospatzeko aukera izango dute, hain justu Bolibar askatzaileak Euskal Herriarekiko zuen harreman hurbila gogoratuz. Burutuko diren ekitaldiek Bilboko Venezuelako kontsuladoaren babesa jaso dute.