Euskal Herria, 7 herrialde eta 3 marko juridiko
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira euskaldunen herria eratzen duten herrialdeak. Gaur egun, lehenengo hirurak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) daude eta Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan bezala, euren gestio eta burujabetza espainiar Estatuarengandik daude mugaturik, marko autonomiko motz batean. Ipar Euskal Herriko egoera zuzenean zentralismo frantsesaren menpekotasun osoa da, eta nahiz eta bertakoen gehiengoak horrela eskatu, ez dauka inongo erakunde propiorik.
Herri txiki bat munduan, pertsona guztiei zabalik
Beste era batera izan ez zitekeen moduan, diktadura faxistaren ondorioz bere seme-alabak munduko bazterretara bidali zituen herria, harrera, elkarretaratze eta kultur aniztasunerako gune bat da. Gizarte bazterketa, arrazakeria eta xenofobia migrazio fluxu handiekin batera, mundu mailako sistema bidegabe den globalizazio kapitalistaren eta Euskal Herrian kanpokoak diren gobernuek egindako beronen zorigaiztoko kudeaketaren ondorio dira. Beste mundu bat posible delako, eraiki dezagun denontzako eta denon arteko herria.
Frantzia eta Espainia: euskal herria menperatzen (edozein biderekin)
1937an, Durango herri bizkaitarra, eta egun batzuk geroago, Gernika, hegazkin naziek eraso zituzten. Inolako defentsarik gabeko biztanleria zibilaren aurka egindako bonbardaketa horrekin, bidegabekeriaren eta diktadurari oposatu eta herri bezala dagozkien eskubideak eskatzen zituztenen aurka noraino hel daitekeen frogatu zuen botereak. 70 urte beranduago, gobernuek gerrak eta diktadurak inposaturiko lurralde eta gizarte banaketa erabiltzen jarraitzen dituzte, bide demokratikoei aukerak ukatuz.
Etorkizuna Bakean, inolako indarkeriarik gabe
Bakea balore bat da bere baitan, eta euskal herriak ez dio berari ukorik egiten. Bakea, gainera, ez da gerrarik gabeko egoera soila, baizik eta elkartasunaren, herri borondatearen errespetuaren, eta batez ere, gizarte justiziaren ondorio. Tortura, desagertu, armada, indar eta erakunde armatuen existentziaren aurrean, aske izateko gure borondate irmo eta baketsua.
Autodeterminazioa, herriaren ahotsa
Bai, gure eskubidea delako. Herri bezala desagerrarazi nahi eta demokrazia ekitaldi bat baino ez den herriaren erabaki librearen aurka daudenak, euren burua antidemokrata bezala erakusten dute. Demokraziaren ezarpenaren aurrean autoritarismo onartezin bat proposatzen dute. EZ esaten diogu inposaketari eta BAI demokraziari: Gure etorkizuna gurea da, erabaki nahi dugu, erabakiko dugu.