ERAKUNDEA

Iratzarriren izaera

Iratzarri ezker independentista esparruko gazte erakunde politiko errepublikano, demokratiko, ekologista, antikapitalista eta internazionalista da. Ezker abertzale berriko oinarrien parte, eta sozialismo efektiboaren bidea jarraituz Euskal Herriko errepublika aske eta independentea lortzea du helburu.

Erakunde ireki, asanbleario eta partehartzaile den moduan, Iratzarriren egitekoa da, Euskal Herriko gazteriari bere mezu eraldatzailea helaraztea, denon artean bizi ereduei alternatiba sozial eta partehartzaileak ezartzeko.

Iratzarri erakunde euskalduna da, eta bere berezko hizkuntza euskara du. Iratzarrik, ordea, ulertzen du elebitasunari garrantzia eman behar diola, gaur egun oraindik ere, gazte orok ez bait du herri bihurtzen gaituen hizkuntza ezagutzeko aukera.

Ekintzaileak

Iratzarri gazte erakundea gazte askeek osatzen dugun erakunde independentea da, izan ere, gazteen askatasun indibidualetik baino ez dugu ulertzen euskal herriaren askatasun globala lortzea. Ekintzailea da Iratzarri erakundeko oinarri eta bultzatzaile bakarra, erakundearekin inolako behartutako loturarik ez duena.

Iratzarrin parte hartu ahal izango du 16 eta 30 urte bitarteko gazte orok, bere sexu, erligio, jatorri, kolore, orientazio sexual edo ama-hizkuntza kontuan hartu gabe.

Ekintza eremua

Iratzarriren eguneroko lana Hego Euskal Herrira mugatzen da, hau da, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroara, baita ofizialki EAEko edo Nafarroako foru erkidegoko lurrak ez diren, baina Euskal Herriaren parte bezala ulertzen diren Trebiñu eta Villaverde ere.

Gure lana hegoaldera mugatzeko konpromisoa daukagu beste erakunde-anai; alderdi eta haien gazte mugimenduen, ekintza eremua errespetatzeko, eta argi daukagulako beren lurraldearen ulerketa, eta lurralde horietan duten inplantazio sozialak gaitasuna ematen diela lan egin dezaten. Dena den, Iratzarrik ez dio atea itxiko erakundearekin parte hartu nahi duen Ipar Euskal Herriko edozein gazteri, zabalik egongo da, hala nahi dutenean, Ipar Euskal Herriko anaiei bere laguntza guztia emateko eta antolatzen laguntzeko.

Era berean, Iratzarri saiatuko da present egoten Euskal herritarrak eta euskal kultura aurkitzen den tokietan, hau da, Euskal etxeetan, eta euskal diaspora aurkitzen den eremuetan.

Helburuak

Iratzarrik gizarte justuagoa eta solidarioagoa lortzea du helburu, gizarteak berak erabaki dezan, autodeterminazio eskubidea dela medio bere etorkizuna. Gizarte bat, non, ez den errepresio sozial edo nazionalik existitzen.

Helburu hau nazio bakoitzaren ekintza eremuan bakarrik landu ahal izango dela ulertzen du Iratzarrik, eta gizarte libre, subirano eta independente baten eskutik helduko dela.

Iratzarrik, indar gazte eta euskalduna den bidetik, gizarte hau errepublika aske, laiko eta euskaldun moduan baino ezin izango dela ezarri irizten du, euskal herrialdeen antolaketa federal baten bidetik, nazioen Europaren barruan.

IRATZARRIREN ILDOAK
Ekologia

Sistema kontsumitzailea aldatzeko apustua egiten du Iratzarrik, mundu eta herri ekologikoki jasangarria lortzeko bidean. Ekologiarako borroka ez dugu ikusten moda bat bezala, baizik eta helburu moduan, herri berde eta bizia eukitzeko eskubidea dute datozen belaunaldiek.  
Bi arazo nagusiak ikusten ditugu: Globalak edo estrukturalak , adibidez klima aldaketa, desarrollismoa (Euskal Herrian: AHT, superportuak, meatzak, garraioak) eta zehatzak (Zer egin al dezake pertsona bakoitzak bere bizitzan ingurumenaren alde?)  
Kontsumoaren oinarriak kutsadura eta txikizioa dira. Horregatik ekologiarena borroka orokor baten zati bat dela ondorioztatzen du Iratzarrik.  

Feminismoa

Emakumeen aurkako diskiriminazioa errealitate bat da gaur egun. Matxismoa da Patriarkatzaren ondorioa, eta roleen bitartez, emakumea izateko gero eta aukera gutxiago dituzte emakumeek (lanean, gizartean, familian, etab…) Emakumeen errealitatea zabala da (beltzak, zuriak, lesbianak, transexualak, hemengoak, etorkinak, etab…) eta zabala izaten jarraitu behar du. Matxismoa eta bere ondorio guztiekin amaitzeko bide bakarra dago: Feminismoa. Feminismoa ez da matxismoaren antonimoa, emakumearen askatasunerako teoriak baizik. Iratzarriren ustez emakumerik gabe, beste mundurik ez da posible.

Herri eta gazteria politikak

Hizkuntza politika: Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza, gutxietsia eta kriminalizatua dago. Nafarroako kasuan appartheid argi bat jasaten dago. EAE-ko egoera; neurriak oriangoz ez dira nahikoak, eta hainbat arlotan, euskara, luxua izaten jarraitzen du, eta ez eskubide bat. Lehen urratsa bezala hezkuntza euskaldun baten alde egiten dugu, historikoki euskara gutxietzia egon den lurraldeetako ezberdintasunak berdintzeko. Euskaldun berriei gure hizkuntzarainoko bideak erreztuko dituen dohaitasuna eskatzen dugu. Euskal Herrian darraiten hedabideei euskararekiko ardura soziala eskatzen diegu. Nafarroako hizkuntz eremuen bukaera eskatzen dugu Iratzarritik, hala nola herrialde guztietan euskararekiko diskrimazio positibodun ereduen erabilera -Catalunyako edo Quebeceko kasuan bezala- Euskararik gabe Euskal Herririk ez

Gazteria politikak: Iratzarriren ustez, ez asistentzializtak diren gaztedi politikak eragin behar dira, non gaztedi- erakunde elkarkidetza bultzatuko diren.

Hezkuntza: Hezkuntza laiko bat nahi dugu, dohaikoa, euskalduna, publikoa, askea eta konpromiso soziala duena. Unibertsitate eredu ireki baten alde egiten dugu, partehartzailea eta Bolognako prozesuaren antzeko ekintza merkantilistak errotik baztertzen ditugu.

Etxebizitza: Soldaten geldiuneak ez datoz bat etxebizitzaren prezioaren igoerarekin. Iratzarrik, etxebizitza, eskubide bat izan dadin eskatzen du, eta ez negozio bat, horregatik, hauetara heltzea erreztuko duen errenta kriteriodun BOE eskatzen ditu. Alokairua indartzea eskatzen dugu, eta bigarren etxebizitzatik aurrera imposatzaila den polítika bat eskatzen dugu. Etxebizitzekin ezin espekulatzea eskatzen dugu.

Independentzia

Posible da, beharrezkoa. Guretzat, Euskal Herria existitzen ez denaren argudioa hutsaren hurrengoa da. Euskaldunon herria Europako zaharrena da eta froga garbia da milaka urteko hizkuntza, euskara. Baina horren gainetik, Euskal Herria, euskal hiritarrek horrela nahi, sentitzen dutelako eta horrela bizi direlako existitzen da.

Alde batetik gizarte sendo eta askerik gabe, ez da izango Euskal Herririk. Horregatik Iratzarrik apustu garbia egiten du independentzia ezkerretik lortzeko. Independentziak, bestetik, “non” bat ematen dio ezkerraren proiektuari. Independentistak hemen, Ezkertzaleak orain.

Estrategia berriak behar dira independentziarentzat. Euskal Herrian nazionalismorik gabeko jarrerarik ez da existitzen. Alde batetik, Euskal Herriaren alde dagoena, bestetik Espainiar eta Frantziar estatuen alde daudenak. Iratzarrik, independentismo zabala, denona, ezkerrekoa eta baturagilea eskatzen du. Lurraldetasun sinkronikoaren ordez, lurraldetasun diakroniko eta efektiboaren alde lan egingo du Iratzarrik

Langileria

Gazteriaren eta orokorrean gizartearen lan baldintzak gero eta kaxkarragoak, inseguruagoak eta bidegabekoagoak dira. XXI. Mendeak panorama berri bat zabaldu du; langileak lan egiteko bizi dira, eta ez dute lan egiten bizitzeko.

Era berean klase sozialen berregituratze bat ematen ari da, "erdi klasea" bezala ezagutzen duguna desagerraraziz. Honi esker, gutxiengo bat gero eta aberatsagoa egiten ari da, eta gehiengo langilea gero eta behartsuagoa bihurtu, aberastasunaren birbanaketari bizkarra emanez egindako politika ekonomiko neoliberal eta antisozialen ondorioz. Ez ditugu euren lanpostuetan bizitza eskubidea galdu duten langileak ahazten, prekarietateari estuki lotuak datozenak, benetako terrorismo patronal basatia. Parez pare, etsipena ikusten da gazteria langilearengan.

Horren aurrean iratzarrik klase sindikatze eta nazionalaren aldeko apustua egiten du; partehartzaileak direnak, zintzoak, solidarioak, eta aldarrikapena eta elkarlana bultzatzen dutenak Iratzarrik lan egingo du gazteriaren langile kontzientzia berpizteko, iratzartzeko, eta langileria horren subjektu aktibo izateko, sindikatzearen bidez. 

Nazioarteko elkartasuna eta sozialismoa

XXI. Mendeko sozialismoaren alde apustu egiten du Iratzarrik. Sozialismo berria parte hartzailea, eraginkorra, hemengoa eta demokratikoa izan behar da. Bide berri honetan erabaki nahi dugu, informazio eta eztabaidaren bidez, bai gizartean, bai politikan, bai ekonomian.

Iratzarriren ustez sozialismo eragile batek partehartzailea izan behar du era orokorrean, hau da, beste borrokak ere babestu behar ditu (Hizkuntza, gay-les-trans, feminista, nazionala, ekologia, eta hainbat borroka). Horregatik, Iratzarrik sozialismo inklusibo baten alde egingo du.

Etorkizuna ezkerretik dator. Ezkerreko politikarik gabe euskal gizarterik ez da egongo. Gizarterik gabe, Euskal Herririk ez. Ordua heldu da, gazteok gure ahotsa jarriko diogu XXI. Mendeko sozialismoari.

Sozialismorako mugimendua, hemengo eta nazioarteko borroka da. Gure elkartasun bizia emango diegu beste borrokan dauden herriei.

Sexu eta genero askatasuna

Sexu-orientazioa edota genero-nortasunagatik den zapalkuntza kulturalki aurretik ezarritako rol sozialetik dator, status quoa mantentzen laguntzen dutenak eta munduko edozein sistema politiko eta ekonomikoaren oinarria direnak.

Iratzarrik eremu guztiak homofobia eta transfobiaz garbitzearen eta pertsona orok nahi duen genero eta sexu-orientazioekin identifikatzeko duen eskubiaren aldeko apustua egiten du. Hori dela eta, Iratzarrik arauen kanpoko sexualitate eskubidearen alde ez ezik, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen borroka historikoa mantsotzea bilatzen duten molde heterosexista eta kontsumitzaileek inposatzen diguten normalizazio eta asimilazio prozesua apurtzearen alde ere borrokatzeko konpromezua hartzen du.

Horregatik Iratzarrik sexu eta genero askapena defendatzen du eta ezkertiar eta emantzipatzailea den edozein borrokarekin lotzen du. Homofoboa edo trasfoboa izanez gero, orduan ez da ezkertiarra. Aniztasunean berdinak garenon Euskal Herriaren alde.

 
   
Berezia
Kanpainak