2008-03-03 / 17:28
Hauteskunde kanpainak Iratzarriren hainbat ekitaldi jaso ditu.
Iratzarri gazte erakundeak Madrilgo diputatuen kongresurako hauteskundeen kanpaina dela eta bere ohiko jarduera arindu du. Otsailaren 29an, erakunde independentistako ordezkariek Gasteizeko Hika Ateneoan Aralarrentzat botoa eskatzen burutzen ari diren "Utzi espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea" kanpainako bideoa aurkeztu zuten komunikabideen aurrean. Jarraian eztabaida ireki bat burutu zen, "Jarri zure ahotsa XXI.mendeko sozialismoari" kanpainarekin Hego Euskal Herriko hainbat txokotan egiten ari den bezala, eta luntx txiki bat.
Ez da azken egunetan egin den ekitaldi bakarra izan hau. Martxoaren 1ean, larunbatean, ezker zibil eta zabaleko gazteek kanpainako milaka eskuorri banatu zituzten Bilboko Areatza plazan. Banaketa burutzen zuten bitartean erakundearen eta aralarren logotipoak biltzen zituen graffiti bat burutu zuen gazte baten laguntza izan zuten.

2008-02-25 / 19:28
Ekintzaile aldizkariaren 5. zenbakia kaleratu da jada.
Iratzarrik kaleratu du jada 2008ko ekintzaile aldizkariaren lehenengo alea. Gazte erakunde independentistak aldizkariaren 5. zenbaki hau hiru ildo nagusien inguruan garatu du, Iratzarrik momentuan aurrera daramatzan hiru kanpainei buruz, alegia; "jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari", AHTren aurkako "txikizio desarrollistari oinak gelditu" eta hauteskunde orokorretarako prestatu berri duen umorezko "utzi Espainia seduzitzeari, maitatu Euskal Herri independentea". Hiru gai printzipal hauez gain, feminismoa, etxebizitza edo ikasle mugimenduaren inguruko analisia egiten da. Azkeneko zenbakia "aldizkaria" atalean dago ikusgai.
2008-02-21 / 20:28
"Utzi Espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea" Iratzarriren hauteskundeetarako lema.
"Utzi espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea" lemapean egingo du kanpaina Iratzarri erakundeak Euskal Autonomi Erkidegoko hiru herrialdeetan zehar. Kanpainarako, erakundeak kartelak, eskuorriak eta bideo bat prestatu ditu. eta web berezi bat ere bai, bertan azaltzen dira kanpainan zehar iratzarrik antolatuko beharreko ekitaldi guztiak.
Iratzarrik, babesa ematen die Nafarroan NABAIren hautagaitzari eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban ARALARrek aurkeztutakoei, eurentzako botoa eskatuz.
+ [Utzi Espainia Seduzitzeari]
2008-02-20 / 10:48
Hainbat ekimen burutu ditu Iratzarrik asteburuan.
Otsailaren 16an Iratzarrik ekitaldi bat antolatu zuen, Bilbon, aukera guztientzako eskubide guztien alde, "aurpegia ematen dugu" lemapean. Egun berean, arratsaldez, dozenakada lagun bildu ziren Eusko Jaurlaritzaren aurrean AHTren proiektu desarrollista salatzeko, eta tren soziala babesteko. Iratzarriren ustez "AHTk gazteon etorkizuna hipotekatzen du" eta horregatik erakundeek "gazteria entzun behar dute".
Bukatzeko, asteburu honetan ere Bizkaiko hiriburuan Iratzarriren Hegoaldeko Kordinakundea egin zuten iratzarrikideek, lau herrialdetako militanteak biltzen dituen asanblada. Euskal Herrian egoerari buruz eztabaida eta hauteskundeetarako prestakuntza ildo bezala izan zituzten iratzarrikideek. Bestalde, .5 ekintzaile aldizkaria datorren astean argitaratuko dela jakinarazi du erakundeak.
+ [Aurpegia ematen dugu]
2008-02-13 / 10:34
Eskubide zibil eta politiko guztien alde: Aurpegia ematen dugu.
Iratzarri gazte erakundeak "larritzat" jotzen du Euskal Herrian dagoen egoera eta azken atxiloketak, espetxeratzeak, ilegalizazioak eta beste erasoak oinarrizko eskubide politiko eta zibilen aurka, gazte arloan bereziki, "Euskal Herrian demokrazia bahiturik dagoela" baieztatzen duela uste du. Horregatik, ezinbestekoa delako , Iratzarri sinesten ez dugun justizia aurrean, desobedientzia zibilaren moduan, ekitaldi publiko batean plazaratuko da larunbat goizean, ostailaren 16an, Bilbon. Ekitaldi "ausarta eta aldarrikapenezkoa" izango da eta Iratzarrikideek "aurpegia emango dute guztientzako eskubide guztien alde". Bestalde Aralarrek igandean 12:00etan "Bide politiko eta eskubide guztien alde" lemapean Moyua plazan antolatu duen kontzentrazioan parte hartuko duela iragarri du gazte erakundeak.
2008-02-09 / 14:06
Iratzarrik konzentraziora deitu du AHTren aurka.
Iratzarrik, Aralarreko gazte erreferenteak, konzentrazioa deitu du heldu den larunbaterako, otsailak 16, Eusko Jaurlaritzak Bilboko kale nagusiaren 85.zenbakian duen egoitza nagusiaren aurrean. Mobilizazioa "Txikizio desarrollista gelditu AHTrik EZ! Alternatiba dagoelako tren sozialari BAI" lemapean burutuko da arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Iratzarrik, hala, Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu, eta inposizio eta txikizioaren adibide garbia den AHTren aurka indarrak bildu nahi ditu, herritarrek behar duten trenbide sare sozial eta ekologikoaren aldeko apustua eginez. Iratzarriren ustez "AHTk hipotekatzen du Euskal Herriko gazteriaren etorkizuna" eta horregatik "AHTri buruzko benetako eztabaida eta erabakitzeko prozesua" eskatzen dizkie erakundeei.
2008-01-31 / 18:06
Iratzarrik presentzia handia izango du Aralarren hautes zerrendetan.
Martxoaren 9an ospatuko diren hauteskunde nagusietarako hautagaien zerrenda publiko egin du Aralarrek gaur Donostian, eta horietan gazte kopuru handia izango da; kandidatu en artean bostetik bat Iratzarri gazte erakundeko ekintzaile delarik.
Aralarreko gazterien hautagaiak hurrengoak dira: Araban, kongresurako zerrendan Ruben Oribe Gasteiztarra eta Gipuzkoan Josu Zugasti Arrasatearra. Bizkaiari dagokionez, senaturako Fabio Gonzalez Bilbotarra izango da hiru hautagaietako bat, eta kongresuko zerrendetan Leire Martinez Barakaldotarra eta Asier Jaio Markinarra egongo dira.
Iratzarri pozik agertu da "erakundearen indartzea Aralarrek zerrendak egiteko orduan kontuan hartu duelako", eta babes osoa adierazi die bere hautagaiei. Gainera, adierazi du mobilizazioa hasiko duela euskal autonomiako hiru lurraldeetan bai Nafarroan ezker zibil eta zabalaren presentzia indartzeko eta indar hori hauteskundeetan erakusteko.
2008-01-24 / 10:26
Ezker abertzale zibil eta zabalak ahotsa izango du martxoaren 9ko hauteskundeetan!
Iratzarri gazte erakunde independentistak bere “babesa eta atximendua” eman dizkie pasa den urtarrilaren 22an, Altsasun (Nafarroa) egon zen asanbladan Aralarrek onartu zituen hautagai-zerrendei. Nafarroan Aralarreko gazteak “aktibo moduan presente izango dira Nafarroa anitz eta burujabentzat emaitza historiko bat lortzeko”, hau da “Nafarroa Baik ordezkatzen duen proiektuarentzat”. Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez, Iratzarrik uste du "garaia dela ezker independentistak bide zibilen aldeko hautua egiteko", eta ziurtatu du “martxoaren 9an hamarnaka mila borondate izango direla Euskal Herriaren alde, ezkerraren alde, eta eskubide zibil eta giza eskubideen urraketen aurka", eta borondate horiek "Aralarrek bilduko dituela".
"Ilusio eta indarrarekin" hartu du Aralarren gazte erakundeak hautes-deialdi hau, eta "Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan mobilizazioa" iragartzen du "gazteriaren ekarpenak biltzeko eta hauei Aralar zein Nafarroa Bairen proposamenak zabaltzeko".
2008-01-24 / 10:07
Neoliberalismoaren kontra, mobilizazio astea.
Euskal Herriko zenbait mugimendu sozial, sindikal eta gazte antolakundek, Davosen bilduko diren munduko agintarien bileraren harira ekimenak deitu dituzte aste honetarako era deszentralizatuan, Munduko Gizarte Foroaren deialdia babestuz. Urtarrilaren 24an, osteguna, Bilboko gazte mugimenduek etxebizitza eskubidearen aldeko ekimen bateratua egingo dute goizean, eta konzentrazioa arratsaldeko 19:00etatik aurrera zirkular enparantzan.
Honi segida emanez, larunbatean manifestazioak izango dira zenbait hiriburutan; Gasteizen 12:00etan Correos Plazan, Donostian 12:00etan Bulebarrean eta Bilbon 17:30etan Arriagan.
2008-01-18 / 10:06
Tren sozialaren alde, Iratzarrik Tutera eta Tolosako mobilizazioetan parte hartuko du.
Urtarrilaren 26rako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka deiturik dauden mobilizazioetan parte hartuko duela iragarri du Iratzarrik. Alde batetik Tolosaldeko AHT gelditu! elkarlanak deituriko manifestazioa 5etan irtengo da Tolosako triangulotik "AHTrik ez! Inposaketarik ez!" lemapean. Bestalde, Erriberako tren sozialaren aldeko plataformak "No al TAV. Por un tren social" lemarekin antolatutako manifestazioan ere izango dira Nafar Erriberako Aralar eta Iratzarriko kideak. Mobilizazioa 19:30etan hasiko da Tuterako tren geltokian eta foru enparantzan amaituko da.
Hortaz gain, Iratzarrik hurrengo hilabeteetarako kanpaina eta mobilizazioak iragarri ditu AHTren gaiarekin, "Herriak begien bistan duen arazo haundienetako bat" dela dio.
2008-01-15 / 11:35
"Jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari, etorkizuna ezkerretik dator"
Iratzarriko Joseba Osoro eta Fabio Gonzalez ordezkariek, Rebeka Ubera Aralarren gipuzkoako batzarkideak lagundurik, Iratzarriren "Jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari. Etorkizuna ezkerretik dator" neguko kanpaina aurkeztu dute gaur Donostian. Iratzarriren esanetan eztabaida publiko eta irekiak sustatuz, kanpaina dinamikoa bideratu nahi dute, horrela proiektu sozialista gizartean zabaltzeko eta berau indartzeko.
[+Dokumentua]
2008-01-10 / 13:35
Iratzarrik Aralarren asanbladan parte hartuko du, eta “inkomunikazioa, tortura eta inpunitatea” salatu nahi ditu.
Aralarren gazte erakundeak Aralarren asanbladan eta estatutuen kongresuan parte hartuko du asteburu honetan, eta bide batez hegoaldeko koordinakundea egingo du egun berean Nafarroako hiriburuan. 2008ra begira Iratzarri ziur agertu da konpromiso militante eta demokrazia partehartzailetik bakarrik sortuko dela XXI. mendeko ezker abertzalea, eta asteburu honetan Aralarren eta Iratzarriren  bileren izaera ireki eta asanblearioa nabarmendu du.

Era berean, Aralarko gazteriek torturaren, inkomunikazioaren eta inpunitatearen kontrako jarrera kaleratu nahi dute, eta gogorarazi, “herri honetan gehiengo sozial bat dagoela zeinek ez duen onartuko giza eskubideen bortxa bakar bat gehiago ere", eta torturatzaileak legeen babesa izan ez dezaten irtenbideak har daitezen eskatu du. Iratzarriren aburuz, “Ezker abertzale zibil eta zabala, prest ateratzen da, bere bidearen jabe eta biolentziarik gabeko Euskal Herria bat lortzeko “

2007-12-26 / 13:28
Iratzarrik "hezkuntza-apartheida" bultzatzen duen Bologna prozesua inposatu nahi dutela salatu du.
Erakunde independentistaren iritziz Bologna prozesuak "Unibertsitatea jakintzarako eta gizartearen ongizaterako instituzioaren izatearen ideia hilobiratu nahi du, merkatu erasokor ereduak eta enpresa-irabaziak ezartzeko". Iratzarriren arabera "Europaz hitzeginez saldu nahi diguten hezkuntza sistema hau apartheid egoera izugarria da goi - mailako titulazioen prezio neurrigabekoa
ordaindu ezin dutenentzako", gainera Bolognak "eraso egiten dio euskararen legezko presentziari eta giza zientzien esistentziari" horregaitik erakundeak dei egin du "unibertsitate publiko, euskalduna, laikoa, dohakoa eta askea defendetzera" eta horren kontra doan "merkantilizazio prozesu inposatu hau gelditzera". Azkenik errepresioa eta isilarazteak amaitzea exigitu du Iratzarrik. Horren harira eskandalutzat jo du "indar polizialak unibertsitate batean sartu eta bertako ikasleen aurka oldartzea euren ikas-eremuan”.
2007-12-17 / 19:21
Iratzarriren usteetan “Demokrazia bahiturik dago Euskal Herrian”.

Aralarreko gazteek “irmo eta gogortasunez” salatu dituzte 18/98 eta Egunkaria auzietako atxiloketa zentzugabeko eta izugarriak eta horrek mugimendu sozial eta politikoen “kriminalizazioarekin” kezkaturik agertu dira ere. Iruñean egindako koordinakundearen harira AHT bezalako megaproiektu txikitzaileen inposaketari aurre egitea lehentasuntzat jo dute.
[guztia irakurri]

2007-12-14 / 19:20
Abenduko hegoaldeko koordinakundea Iruñean ospatuko dute erakundeko ekintzaileek bihar.
Iratzarriren azken 2007ko Hegoaldeko Koordinakundea egingo dute erakundeko ekintzaileek bihar Euskal Herriko hiriburuan. 2007. urteko jardueraren balorazioa, eta 2008. urtearen prestakuntza edukiko dute hizpide. Bilera honetan, gainera, Iratzarrik hasiera emango dio "Jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari. Etorkizuna ezkerretik dator" lemapean negurako prestatu duen kanpaina orokorrari.
2007-12-06 / 20:20
Iratzarrik gazte eztabaida ireki bat antolatzen du Iruñean.
"Etorkizuna ezkerretik dator Nafarroan ere!" izenarekin, Iratzarrik ekimen parte hartzaile bat egingo du, Nafarroa eta Euskal Herri ezkertzale eta zabaleen alde gazteen proposamenak jasotzeko. Ekimen honekin Iratzarriren XXI. mendeko sozialismoaren aldeko kanpaina aurkeztuko du gazte erakundeak.2007ko abenduak 13an, ostegunean, 19:00etan, Aralarren egoitzan (Rincon de la Aduana Kalea 16-18) Nafarroako hiriburuan ospatuko da eztabaida irekia.
2007-11-30 / 17:03
Iratzarrik Auzitegi Nazionalaren aginduz egindako atxiloketak salatzen ditu.
Aralarreko gazterien usteetan "18/98+ epaiketa sumarisimoa izan da" eta horregatik " ANk hartutako erabakia baliogabekoa da". "Erantzun sozialaren momentua heldu dela" uste du Iratzarrik eta horregatik deia egiten dio gazteriari "egongo diren manifestazioetan eta lanuzteetan parte hartu dezan" Iratzarrik elkartasun osoa adierazi nahi die 18/98+ auziperatueei.
2007-11-24 / 19:42
Azaroak 25; emakumeen aurkako genozidio matxistarekin amai dezagun!

Bortizkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izanik, Iratzarri-n ziur gaude, alternatiba feministak bakarrik ekarriko diola sarraski historiko honi irtenbidea. Honen alde egiten dugu, eta larrialdizko deia egiten diogu gazteriari, hurrengo igandean, Azaroaren 25ean, Euskal Herrian, bortizkeria matxistaren kontra ospatuko diren ekintza guztietan parte har dezan. Emakumeen genozidioarekin buka dezagun behingoz!!
[+iritzi artikulua]

2007-11-18 / 19:42
Iratzarrik euskal gazteriari esnatu dadin dei egin dio bere lehen nazio jardunaldien harira.

"Gazteria, Euskal Herria, ezkerra ESNATZEN" lemapean, Aralarreko gazteak biltzen dituen Iratzarri erakundeak hamarnaka militante bildu ditu asteburu honetan Gasteizen ospatu dituen lehen jardunaldi nazionaletan, dinamika partehartzaileen bidez "debateetan ondorioetara iritsi, eta gazteria ezkertiar eta independentistarentzat proposamenak eta estrategiak lantzeko"
[Guztia irakurri]

[Laister jardunaldietako ondorio guztiak hemen]

2007-11-11 / 21:42
Azken ordukoa: Kontzentrazio antifaxista Bilbon!
Iratzarrik bere dolumina agertu nahi du gaur eguerdian Madrilen izandako gertakarien aurrean. Neonaziek gure borrokide bat hil dute labankadaz, faxistak kaleetatik botatzeko lan egiten zuen 16 urteko gaztea.
Iratzarri erakundearentzat gaur egun tristea da. Horregaitik dei egiten diogu gazteriari, orain, inoiz baino beharrezkoagoa denean, kalean faxismoaren aurka agertu dadin, elementu hauei diegun NAZKA eta IGUINA erakutsi dezaten, bihar, astelehena 12 Bilboko Unamuno plazan 20:00etatik aurrera egingo den mobilizazioan.
Erasorik ez, erantzunik gabe!
2007-11-09 / 20:10 | Nafarroa
Iratzarrik Erdizen defentsan Elizondon ospatuko den manifestazioa babesten du.
Erdiz-eko paraje naturalean egin nahi den magnesita harrobiaren aurrean, kezkaturik agertu da Iratzarri. Aralarren gazteen arabera "Magnesitas de Navarra S.A. (MAGNA) da Baztaneko benetazko arazoa, marketing estrategien atzean ezkutaturik, Erdizeko magnesita harrobi irekiaren proiektuan kaltetu suertatzen diren kolektibo sozialak bere artean aurrez aurre jartzen saiatzen ari delako. Batetik lanpostuak -prekarioak noski- eskainiz, eta bestetik Baztandarren (Nekazariak, mendizaleak, ehiztariak,...) bizi estiloan eraginez.
Iratzarriren usteetan "Ingurumena deuseztatuz dirua egiten duten enpresak dira benetazko arazoa Euskal Herrian. Kaltetutako kolektibo sozialek bat egin beharko lukete Magnaren desagerpena lortu arte, enpresa honen patrimonioa Baztango lanpostuen arazoa konpontzeko erabiliz gainera", horregaitik larunbat honetarako Elizondon 16:30-tan "Erreferenduma" leloarekin Erdiz Bizirik plataformak deitutako manifestazioarekin bat egiten dugu, herriek erabakitzeko duten eskubidea defendatuz.
2007-11-07 / 10:57 | Gipuzkoa
Aralar eta Iratzarrik Praileaitzen defentsaren aldeko kanpaina abiaraziko dute Debabarrenean.
Iratzarrik eta Aralarrek informazio eta salaketa kanpaina hasiko dute Debabarreneko 6 herrietan (Mutriku, Soraluze, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mendaro) Praileaitzeko kobazuloaren egoeraren aurrean. Izan ere duela 15.500 urteko aztarnak (lepokoak, koba-irudiak, etab.) agertu diren arren, kobazulo hau Sasiola harrobiaren mehatxupean dago. Bi erakundeek salatzen dutenez, gainera, Eusko Jaurlaritzak harrobia gelditu eta gure ondarea defendatzetik urrun, lehenengoaren jarduera jarraitzeko apustua berretsi du kosten 22/1988 legeari muzin eginez.
2007-10-30 / 11:23
Lehenengo Aralar egun arrakastatsua ospatu da Berriozarren.
Adin guztietako ehunka pertsona bildu zituen igandean aralarrek Berriozarko pilotalekuan egindako jai egunak. Eguerditik aurrera umeentzako puzgarriez, trikitilari eta albokariez, sagardo kupelaz, musikaz eta erromeriaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Eguerdi aldera egin zen herri bazkarian guztira 300 bat lagunek eman zuten izena.
Jaieguna aprobetxatuz Aralarren eskutik alargunen pentsioak berdintzeko Nafarroako Elkarteak, alderdiko milintaterik beteranoena den Jose Luis Garcia Falcesek eta euskararen alde Bortziri inguruetan lan eskerga egin duen Ttipi Ttapa komunikazio taldeko ordezkariek oroigarri bana jaso zuten euren lanarengatik. Euren ondoren hizketaldi politikoek hartu zuten tokia.
Patxi zabaletaren aurretik hartu zuten hitza iratzarriko bi kidek. Euren esanetan "sozialismo eta independentziaren aldeko gehiengo sozial bat" batu nahi du erakundeak "proiektu politiko guztiak legitimatzen dituen bide bakarra erabiliz, hau da: bide politiko eta zibila".
Amaitzeko, Iratzarrik, egun osoan zehar izan zuen edariak zerbitzatzeko barra instalaturik pilotalekuan.
2007-10-24 / 12:19
Gasteizen ospatuko ditu lehen gazte jardunaldi nazionalak Iratzarrik.

Iratzarrik bere lehenengo jardunaldi nazionalak prestatu ditu azaroaren 16, 17 eta 18rako Gasteizen. Bertan eguneroko gai eta arazoen inguruan iratzarrikide eta gazteriaren jarrera sakonduko du erakundeak proposatutako ekimenen bitartez; mahaiinguruak, tailerrak, etab. Igandean agerraldi publikoa egin eta gero bazkari batekin itxiko dira ezker independentista gaztearen jardunaldiak.
Jaierako parada ere izango da ostiralean nahiz larunbatean ospatuko diren afarien ondoren.
Erakundeak gainera gazteria animatu nahi du bertan parte hartzera eta euren ikuspuntua zabaltzera. Gasteizko jardunaldietara asistentzia konfirmatzeko 606913589 telefonora deitu edo araba@iratzarri.org posta elektroniko helbidera mezua bidali.

2007-10-24 / 11:57
Ekintzaileren 4. zenbakia irakurgai web orrialdean
Iratzarriren ekintzaile aldizkariaren 4. alea jada irakurgai dago web orrialdeko "aldizkaria" atalean. Aurreko egunetan ia 1500 aldizkari bidali dira aralarkide, iratzarrikide eta eskaria egin dutenen etxeetara. Iratzarri pozik agertu da aldizkariak izan duen difusioaren aurrean, bere mezuak zabalera haundia izan duelako, eta honek erakundeak izaten ari duen hazkundean lagunduko duela espero du.
2007-10-23 / 22:56
Iratzarriren iritziz, “bada ordua euskal gazteriak ekimen politikoa har dezan”
Aralarren gazteek Hegoaldeko koordinakundearen hileko asanblada egin berri du Gasteizen. Oraingoan, gazteen artean “euskal auziek” duen eraginaz aritu dira eta Iratzarrik adierazi du “argi eta garbi ikusi da etxebizitza eskuratzea eskubide barik pribilejioa izaten jarraitzen duela eta gazteok erakutsi behar dugula, mobilizazio aktiboaren bitarteaz, ez dugula egoera hori gehiago onartzen eta ezin garela aldarrikapenik egin barik geratu. Izan ere, EAEko eta Nafarroako gazteok lan baldintza geroz eta lazgarriagoei aurre egin behar dizkiogula”.
2007-10-16 / 16:39
Iratzarriren Hegoaldeko Koordinakundeak urriko asanblada Gasteizen egingo du.

Urriaren 20an Arabako hiriburuan Aralar Gazteak-en Koordinakundea ospatuko da. Besteak beste, azaroan egongo den Gazte topaketa (Araban), Aralar Eguneko Gazte-gunea, eta bere ildo politiko eta antolakuntzakoa sendotzeko ekimenak izango dira gai nagusiak. Koordinakundea aralarkide gazte guztiei zabalik dago; iratzarri@iratzarri.org helbidean asistentzia konfirmatuz.

2007-10-06 / 13:24
Iratzarrik Espainiar estatuak egindako atxiloketak salatu nahi ditu.
Aralarreko gazterien usteetan estatuarentzat "Euskal Herriaren aurka denak balio du", herritarren batasuna ekiditeko eta liskarrak areagotzeko, horretarako indarrean dagoen gobernuaren eskura dauden "bide politiko, judizial eta militar guztiak erabiliz." Iratzarrik elkartasuna adierazi nahi die ere atxilotu guztiei eta gazteriari dei egiten dio ELA sindikatuak "Abertzale eta langileak garelako, ez gaude ados” lemapean deituriko mobilizazioan parte hartu dezan.
2007-10-01 / 12:13 || Gipuzkoa
Iratzarrik urriaren 12an Donostiako ekimen antifaxistetan parte hartzera deitu du.

Urriaren 12an, hispanitate eguna dela eta, La Falange alderdi ultranazionalista, arrazista, homofoboak mobilizazioa egingo du Donostiako kaleetan espainiaren batasunaren alde Eusko Jaurlaritzaren barne sailburutzak baimendu eta ertzaintzaren zaintzapean egingo den ekitaldi batean.
Iratzarriren Gipuzkoako asanbladak deiturik, erakundeak dei egiten die militante guztiei sare antifaxistak alderdi faxista honen bisitaren aurka antolaturik dituen ekimenetan parte hartzera. Faxismoaren kontrako eta Euskal Herriaren aldeko ekitaldiak 15:00etatik aurrera garatuko dira Donostiako Bulebarrean.
+info: Sare Antifaxista

2007-09-28 / 19:27
Ekintzaile aldizkariaren 4. zenbakia aurki kaleratuko da.

Iratzarrik hurrengo astean kaleratuko du urria eta azaroko ekintzaileren 4. zenbakia.
4. ale honetan aldizkariak "denon artean independentzia" kanpainari buruzko informazioaz gain, iratzarriren azken hilabeteetako ekimenen inguruko informazioa ematen du. Beste gai askoren artean Sare Antifaxistaren informazioa eta laguntzaz garatutako erreportaia, nafarroako hauteskundeen analisia, edo Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñako zinegotziari elkarrizketa egiten da.
Betikolez, ekintzaile aldizkaria etxean eta dohainik jasotzeko aukera dago ekintzaile@iratzarri.org helbidera eskaera eginez, eta astebete beranduago web orrialdean bertan ikusteko.

2007-09-18 / 10:17
Iratzarriren hegoaldeko koordinakundeak "Orain independentziara!" ponentzia onartu du.

Iratzarrik, Aralarren gazte antolakuntzak jakinarazi duenez, hilabeteroko hegoaldeko koordinadorak aho batez onartu zuen "hurrengo hilabeteetan iratzarriren oinarri eta bultzada" izango dena.
"Orain, independentziara!" titulupean garatutako dokumentuak bi ildo garatzen ditu; antolakuntzarena alde batetik eta politikoa bestetik, eta bere lehenengo partean baieztatzen duenez "Euskal Herriaren osotasunean jada ematen den borondate politiko komun baten aurrean gaude" adibide argi bezala "Nafarroa Bai, eta Iparraldeko Euskal Herria Bai koalizioen esperientziak eta EAEn Aralarren sorreratik emandako espainiar nazionalismoaren botuen beherakada" aipatuz. Iratzarrik, gainera ulertzen du "kontextu honetan inoiz baino garrantzitsuagoa dela ezker abertzale zibil eta zabal bat."
[gehiago irakurri]

2007-09-13 / 14:12
Hegoaldeko koordinakundea asteburu honetan bilduko da Donostian.

Iratzarriren Hegoaldeko Koordinakundeak bere iraileko bilera egingo du Donostian 07-08 kurtsoa prestatzeko. Koordinakundeak antolakuntza-politikoa dokumentua ontzat emango du, eta besteak beste, “Denon artean, Independentzia!” kanpaina eta Ekintzaile aldizariari buruz hitz egingo du. Gainera, Iratzarriren koordinakundean Aralarren organoetako gazte erakundearen ordezkariak erabakiko dira. Iratzarrikideen arabera “Une berri honetan kalean eta gazte mugimenduetan egotea du helburu Iratzarrik”. Koordinakundea aralarkide gazte guztiei zabalik dago; iratzarri@iratzarri.org helbidean asistentzia konfirmatuz.

2007-09-07 / 12:12
Astebururako deituta dauden mobilizazio ezberdinetan parte hartzera deitu du Iratzarrik.
Iratzarrik dei egiten dio euskal gazteriari eta oro har gizarte guztiari astebururako hainbat gizarte mugimenduk deitutako mobilizazio ezberdinetan parte hartu dezan. Irailaren 8an, larunbata, Bilbon Saharar herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko duen manifestazioa ospatuko da 12,30etan Arriagatik irtenda, eta Iratzarrik atxikimendua adierazi diona.
Gipuzkoan, berriz, Hondarribian ospatuko den Alardean, Jaizkibel konpainia mistoari babesa emango dio Iratzarrik, aralarren ordezkaritzarekin batera. Azkenik, Donostian, errausketaren kontrako taldeek konbokaturik giza katea egingo da urtero bezala eguerdiko 13:30etan Kontxako hondartzan zehar.
2007-08-29 / 17:16
Iratzarrik Abiadura Haundiko Trenaren aurkako eztabaida soziala irabazteko apustua egin du.
Aralarren gazte erreferenteak Euskal Herria momentu kritiko batean dagoela ulertzen du “politika neoliberalak gero eta erasokorragoak eta eustezinagoak direnean” Eusko jaurlaritza eta Nafarroako foru gobernuak Madril eta Parisen laguntzarekin garatzen dituzten azpiegitura politika “negargarriek” erakusten duen moduan. Zentzu honetan Iratzarrik gogoratu du “Abiadura handiko trenarena ez daramala atzetik datuen ezkutaketa, egiak erdizka esatea edo gezur asko botatzea bakarrik”
eta “AHT Euskal herrien borondatearen kontrako indarreko desjabetzeen sinonimo dela, gure mendi baso eta sistema naturalaren suntsipena aurreikusten duela, eta noski, betikoentzako negozioa dela.”

[guztia irakurri]
2007-08-17 / 20:56
Iratzarriko ekintzaileak Bilbon bilduko dira Aste Nagusia dela eta.

2007ko Aste Nagusian iratzarri erakundeko gazteak presente egongo dira. Lau herrialdeetako ekintzaileak bilduko dira Bilbon, alde batetik “Denon artean independentzia” kanpaina nola ari den garatzen balorazioa egiteko eta kanpainako ekimenak egiteko Bizkaiko hiriburuan zehar. Gainera Iratzarrik irailetik aurrera garatu beharreko ildo estrategikoak prestatuko ditu, orain erakundea “inoiz baino sendoago eta handiagoa denean”. Aste Nagusiari buruz “ jai baketsuak izan daitezela espero du, normaltasun osoz garatuko direnak, emakumeen edo LGTBen aurkako erasorik gabe, herrikoiak eta errebindikatiboak”. Iratzarrik horrela dei egin nahi dio euskal gazteriari "argi eta garbi" izan ditzan bere helburuak... Jaiak bai, Independentzia ere bai!

2007-07-26 / 12:08
Iratzarrik udako kanpainari hasiera eman dio independentziaren beharraz informatzeko.
Iratzarrik udako kanpaina hasi du, euskal gizarteari eta atzerritarrei begira, Euskal Herriaren independentziaren beharraz kontzientziatzeko. Kanpaina hego Euskal Herri guztian zehar zabalduko da uda garaian, gazteei eta talde sozial berriei nazio askapena posible eta beharrezkoa dela azaltzeko.
Iratzarrik hortarako 5.000 kartel, 18.000 eskuorri eta 12.000 pegatina inguru prestatu ditu, beste material askorekin batera. Gazte erakunde independentistak, gainera, web orrialde berezi bat sortu du "denon artean, independentzia!" lemapean egingo den kanpainaren inguruko informazio gehiago emateko

Web orrialde berezia > www.iratzarri.org/kanpaina
2007-07-10 / 10:12
Iratzarriren web orrialdeak 10.000 bisita jaso ditu lehen 7 hilabeteetan.
Iratzarriren web orrialde ofiziala 10.000 bisitara iritsi da duela 7 hilabete martxan jarri zenetik eta eguneko bisita kopurua gelditu gabe hazten jarraitzen du. Bisita kopuru honek gazte erakunde independentistaren web orrialdea gazte mugimenduaren artean bisitatuenetako bat bihurtzen dute, lehen eta bigarren mailako gazte erakunde askoren webguneen aurretik. Aipatzekoa da, kanpaina garaian eman zen bisita kopuruaren gorakada, normalean ematen den kopurua bikoiztu zuena.
Iratzarrik animatu euskal gazteria nahi du interneten ere independentziaren aldeko sarea osa dezan.
IRUÑAKO IRATZARRI 2007-06-25 / 13:15
Iruñeko Iratzarrik afari independentista eginen du San Fermin jaietan.
Iruñeko iratzarriren asanbladak afari independentista ospatuko San Fermin jaien omenez datorren uztailaren 13an Euskal Herriko hiriburuan. Afarian nahi duen orok eman dezake izena nafarroa@iratzarri.org helbidera posta bat bidaliz izena eta telefonoa adieraziz.
Jaiak bai, independentzia ere bai!
2007-06-25 / 13:05
Iratzarrik ekainaren 28ko ekitaldietan parte hartzera deitzen du.
Iratzarrik sexu askapenerako mundu egunaren barnean ospatuko diren ekainaren 28ko ekitaldietan parte hartzera deitzen du Euskal Herriko gazteria.
GLBT kolektiboak manifestazioak ospatuko ditu Euskal Herriko hiriburuetan. Bilbon deialdia 20:00etan Moyua enparantzatik izango da, Iruñean manifestazioa ospatuko da ere "Europa: ni un paso atras. Berdintasuna posible da" lemapean.
2007-06-20 / 12:05
Iratzarrik 18/98+ kolektiboarekin bat egiten du.
Beste alde batera begiratu nahi ez dutenen artean ezaguna da Euskal Herritarren itxa isilarazteko beste saiakera bat dela 18/98 auzia. Sumario hau, bera, ideien kontrako prozesu hutsa baino ez da, enkausatuen eskubide zibil eta politiko zilegiak ukatzen dituena, hau da, Espainiar estatuak duen Euskal Herriarekiko ikuspegitik at gauden herritar guztien aurkako eraso zuzen bat.
Hau bezalako gertaerek Euskal Herrian eman nahi den normalizazio politiko baterako dagoen borondatea eta esperantzari ateak izten dizkio eta iraganeko garai beltzetara garamatzate, eskubide pertsonalak gutxiengora txikitzen zirenean eta askatasun nahia eskubideen ukapenarekin zigortzen zenean. Euskal Herriaren nortasuna zaindu nahi duten enkausatu askoren lan azpimarragarriaren aurrean, hau errealitate bihurtu ez dadin nahi dutenak topatzen ditugu parez pare, Audientzia Nazionala bezalako salbuespen instrumentu kaltegarriak erabiliz.
Egoera honen aurka, daukagun armarik indartsuena herritarren batasun demokratikoa eta gure ideien defentsa irmotasunez gauzatzea. Hau dela eta, Iratzarrik sostengua eta elkartasuna adierazi nahi die auzipetu guztiei eta beren senitarteko eta lagunei, hala nola, eragindako enpresa eta kolektibo guztiei ere.
2007-06-11 / 17:06
Ekintzaileren 3. zenbakia ikusgai

Iratzarrik hauteskunde kanpainan publikatu eta banatutako ekintzaile aldizkaria ikusgai dago jada web orrialdeko "aldizkaria" atalean. Iratzarrik 3. aldizkarian, besteak beste hauteskunde kanpainaren inguruko berriak eta artikuloak jorratzeaz gain, Frantziar errepublikako eskuinaren garaipenaz, gay kolektiboaz edo Ipar Irlanda, Eskozia nahiz Galeseko abertzaleen indartzeari buruz hitz egiten du.

2007-06-01 / 11:36
77.625 Nafarroan eta 88.178 EAEn!
Eskerrik asko!
Aralarrek osatzen zituen kandidaturek emaitza onak izan dituzte Hego Euskal Herri guztian. Nafarroan, Patxi Zabaletak burutzen zuen Nafarroa Bai hautes elkarteak 77.625 bozka lortu ditu, bigarren indar politikoa bihurtuz 12 eserlekurekin, Iruñeako udalerako hauteskundeetan ere indar biziz ekin dio Nafarroa Baik, 8 zinegotziraino helduz. Koalizio abertzaleak gainera 4 auzotan irabazi du argi; Mendillorri, Errotxapea, Txantrea eta Alde Zaharra.
Nafarroa Bairen Iruñeako udal zerrendako 7. postuan Iratzarrikide bat irten da hautatua; Aritz Romeo.
Euskal Autonomi erkidegoan, gauzak ez dira okerrago joan, Ezker Batua-Aralar koalizioak emaitza bikainak lortu ditu, 88.178 bozka lortuz. Gipuzkoan deigarriak eta onak Bizkaia eta Araban. 2005. urteko legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta igoera izan du Ezker Batua eta aralar alderdien arteko koalizioak %7,7tik %8,3ra pasaz.
Azkenik, Aralar bakarrik aurkeztu den herrien artean 2 alkatetza berri lortu ditu alderdiak, Elgetakoa Gipuzkoan, eta Asparrenakoa Araban.
2007-05-11 / 11:36
Iratzarrik hauteskundeetarako web berezia jarri du martxan.

Iratzarrik web berezia jarri du martxan hauteskunde kanpainaren inguruko gaien berri emateko.
Web berezian sartzeko egin klik hemen
eta kanpainako argazkiak ikusteko hemen
.

2007-05-07 / 10:46
Iratzarrik Valentziako manifestazio jendetsuan parte hartu du JERPVk gonbidatuta.

Pasadan maiatzaren 5 eta 6an Iratzarriren delegazio batek Valentzian Almansako guduaren 300 urteurreneko ekitaldietan parte hartu zuen, JERPVk gonbidatuta.
Manifestazioan, azken urteotako jendetsuenean 70.000 pertsonaren parte hartzearekin, besteak beste, Herrialde Katalanen independentziaren aldeko ohiuak entzun ziren, PP gobernutik botatzearen aldekoak edo TV3 telebista kate katalanaren emisioak mantentzearen aldeko.
Iratzarrik elkartasuna adierazi nahi die ere egun guztian zehar eskuin muturreko taldeen erasoak jasan zituzten guztiei, gutxienez 18.

2007-05-01 / 20:46 / IRATZARRI BIZKAIA
Gazte borroka ere langile borroka da!
Gaur, maiatzaren 1a, langileen eguna ospatzen da munduko herri guztietan, bai gure herri eta hirietan ere. Langile eta gazte garenez, Euskal Herriko gazteok zuzenen sufritzen dugu patronalak, gobernu zentral, autonomiko eta foralen nahiz gure interesen alde borrokarik egiten ez duten sindikatu espainolista nagusiek ezartzen dizkiguten neurri eta akordio neoliberalen zuzeneko ondorioak.

Izan ere, konpetibitate hitzaren azpian ezkutatzen diren patronal, gobernu eta sindikatu hauek dira gazteak euren lanpostuetan hiltzearen edo bizitza prekarioa izatearen errudun nagusiak.
Alde batetik Bolkestein direktiba, 150 hildako urtean Euskal Herrian, esplotazioa, deslokalizazioak edo aldibaterakotasuna jasan behar ditugu hileko 1000 eurotik pasa gabe. Bestetik Nafarroako gobernuaren zehin Eusko jaurlaritzen jarrera daukagu; patronalaren aldeko hitz politak esanez, dirulaguntza izugarriak emanez, edo hezkuntzaren merkantilizazio asmoei sumisioa erakusten.
Gazteok duin bizi ahal izateko araberako lan erreforma bat behar dugu, patronalen mesedeetarako egina ez dagoen erreforma bat. Soldata duina, sexu-berdintasunez ezarriko duena, eta prekarietatea, ebentualitatea edo lan istripuekin amaituko duena.
Gazteok borrokaz, langile borrokaz, lortuko dugu.
Gazte borroka ere langile borroka da!

2007-04-20 / 10:16
Iratzarrik Almansako guduaren 300 urteurrenaren oroipen manifestazioan parte hartuko du, Valentzian.
Iratzarrik JERPVk (Joventuts d'esquerra republicana del País Valencià) gonbidatuta, Almansako guduaren 300 urteurrenaren oroimenez ospatuko diren ekitaldietan parte hartuko du Valentzian maiatzaren 5ean. Duela 3 mende guda honekin hasiera eman zitzaion Felipe Ven Espainiak hasitako Herrialde Katalanen gainean ezarri zuen okupazioari.
Ekitaldia aldarrikapenerako egun bikoitza izango da, izan ere, PPren eskuetan dagoen Valentziar Gobernuak TV3 telebista kate katalanari emititzea galarazi nahi dio, ACPVk instalatutako errepetidorak itxiz.
2007-04-20 / 10:02 / IRATZARRI NAFARROA
Igandean Baluarteko Nafarroa Bairen aurkezpen ekitaldian parte hartzera deitu du Iratzarrik.
Nafarroa Bairen kandidaturen aurkezpena dela eta, Iratzarrik partehartze eta mobilizaziora deitzen du gizartea Nafarroan aldaketa politiko baten alde. Gizarteari Nafarroarentzako aldaketa eta etorkizun aurrerakoi baterako esperantza zabaldu nahi diogu horrela, herritar guztiak kontuan hartu eta beraientzat lan egingo duen gobernu bat sortuz.

Asko daukagu esateko eta gure gizartean ekarpenak egiteko. Gazte bezala gure helburuak entzunak izan behar dute eta Nafarroa Bai izango da Nafarroa erreal, aurrerakoi eta anitza errealitate bihurtuko duen giltzarria.
Iratzarrik ez ditu aldaketan sinisten duten gazteak aurkezpenean gonbidatu soil bezala parte hartzera animatu nahi, kanpaina garaian eta ondoren Nafarroaren aldeko agente aktibo izan daitezen baizik.
Nafarroaren etorkizuna gurea dela uste dugu, eta denon artean Nafarroa gazteagoa, aurrerakoiagoa eta anitzagoa egitea lortu nahi dugu, Nafarroa ofiziala denon Nafarroa bihurtzea

2007-03-30 / 20:07 / IRATZARRI NAFARROA
Iratzarrik Nafarroa Bairen korrikako kilometroan parte hartuko du, Iruñean.
Nafarroa Bai koalizioak korrikaren kilometro bat erosi du Apirilaren 1ean igandean Iruñeako Txantrea auzoan. Korrikako lekukoa Paula Kasaresek eramango du, eta 12:20etan hartuko du Andres Gorritxo eta Magdalena kaleen artean, Nafarroako Iratzarrik dei egin die gazte guztiei parte hartu dezaten Nafarroan euskarari eta euskaltegiei, eta Nafarroa Bai koalizioari bultzada eman asmoz.

2007-03-26 / 16:25
Iratzarrik eta Aralarrek gaur egingo dute korrika Bilbon.

Korrika 15 eta Iratzarrik eta Aralarrek ere parte hartuko dute euskararen aldeko lasterketan. Lekukoa Aralarren zuzendaritzakide Begoña Campok eramango du 998. kilometroan. 18:45etan hartuko du Sarrikon, Iosu Murgiak eta Felipe Urkidik lagunduta, Bizkaiko BBNNetarako hautagai eta Bilboko udaletxeratako hautagaiak, hurrenez hurren. Korrikarekin bat egiteko deia luzatu diete Aralarrek eta Iratzarrik bilbotar guztiei eta, bide batez, gurekin batera korrika egitera.
2007-03-24 / 14:25
Iratzarrik web orrialde berritua aurkeztu du.

Iratzarrik, Aralar alderdi politikoaren gazte erakundeak web orrialde berria jarri du martxan. Iratzarrik diseinu hobe bat bilatuz egin du aldaketa alde batetik, egunero eduki gehiago dituen web orrialdea praktiko, erakargarri eta ulergarriagoa egiteko. Bestalde, gaztelerazko bertsioa sartu du web orrialdean, bere eremuko -hego euskal herria- gazte guztiei heltzeko asmoz. Aurretik funtzionamenduan zebiltzan atal guztiek jarraitzen dute bere horretan, hala nola; eztabaidagunea , ekintzaile aldizkaria edo Iratzarri gazte erakundearen eta bere organu nahiz kide den erakundeen inguruko berriak, batzuk aipatzearren.
Agenda
Kanpainak